KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ŞÜKRÜ KARAKUş


Nire museoak

 ŞÜKRÜ KARAKUŞ

Pintura


Uztailak 28 - Irailak 15

 ORDUTEGIA

Egunero: 18:30 - 20:30

 

Saiakerak eta memoriak

FERNANDO GOLVANO

Nola eman forma existentziaren kaosari? Jakina da galdera hori etengabe errepikatzen dela zibilizazio eta kultura guztietan, eta sorkuntza mitikoaren, erlijioen, filosofiaren edo artearen bitartez erantzuna ematen saiatu dela, batzuetan eztabaida zuzenarekin, beste batzuetan elkarrizketa baketsuarekin. Sukru Karakus ere gauza bera egiten saiatu da bere pintura-lanarekin: etengabe ari da arazo bihurtzen eta forma ematen lengoaiaren eta munduaren edo gauzen arteko harremanari, mundu erreala eta imajinarioa osatzen duten dimentsioen artean, dimentsio horiek euren artean inbrikatuz bukaerarik gabeko dinamika batean. Horregatik, formak sortzetik abiatuta (irudia, nahia eta afektua konfiguratuta), hausnartzeko gogoa antzematen da, eta hori sentitu eta ulertu egin dezakegu.

Artista honen nortasuna bi herrialdetan, hau da, Turkian eta Euskadin bizi izan duen esperientziak osatu du. Euskadin urteak daramatza bizi izaten. Baina nortasun hori etengabe ari da zabaltzen alderdi eta memoria desberdinetara, eta ekintza artistikoan dauka modulazio erabakigarria. Horrela esanahi handiago hartzen du Valentziako Bienalean aurkeztu zuen Encuentro (2004-2006) poliptiko handiak; eta gauza bera ikusten da formatu desberdinetako obretan edo edozein marrazkitan. Mis museos (2014) serieko obra batzuk, eta beste pintura eta marrazki batzuk erakutsiko ditu Zarautzen. Esan genezake munduarekin eta existentziarekin dauzkan gatazkak zifratzeko saiakera luzatu egiten duela, baina ez horiek bakarrik, baita arteaz duen memoria eta museoak ere. Horregatik, badirudi gonbidatu egin nahi gaituela irudi horiek errealitate-imajinarioaren estratu modura ikustera, desberdina den “hori” konpartitzeko aukera dagoen tokian. Bere pinturek pertzepzio isolatua eta autonomoa eskatu beharrean, badirudi eskatzen digutela esperientzia bisual eta afektiboa, bere balore serialera edo zentzuen konstelazio batera konektatuta.

Egituratutako kaos bat erakusten digu, bertan argi antzeman daitezke trama geometrikoak, zatiak, figura batzuk, itxuragabeko trazuak, hau da, tresna bisual bat adierazteko, kaosak ez duela esan nahi nahaste-borrastea edo zehaztasunik gabeko amalgama, baizik eta adierazi nahi duela hazi bat, esanahi berriak sor ditzakeena, hots, berriaren iturria, eta ondorioz, erabaki berriak sor ditzakeena. Kolore lauak eta aura hotzak aukeratu izanak nolabaiteko misterio eta harridura kutsua eransten diote.

Bere marrazkietan garrantzia ematen dio jokoaren indarrari – Nietzsche-k definitu zuen bezala “ezinbesteko premisa” horri —, metafisikarik gabe, artearen nahitaezko pultsio bitala bailitzan. Keinuak berak, errepikapen automatiko eta apasionatu horrek, horrela, modu apalean, marraztuko luke errizoma-mordoilo proliferantea, ekintza horrekin antzekoa izenpetuz, baina ez berdina.

 

 

    Erantsitako fitxategiak:
 
Nire museoak PDF [3231Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz