Zarauzko Sanz Enea Udal Liburutegiak antolatutako Literatur solasaldiak irakurketa sustatzea dute xede, besteak beste. Bere helburua ongi pasatzea eta irakurzaleen jarrera kritikoak garatzeko bideak zabaltzea da.
Jarduera irekia da, eta irakurtzea eta iritziak taldean konpartitzea atsegin duten herritar guztiei zuzentzen zaie.
Solasaldi bakoitzean jorratzen den liburua liburutegian jaso daiteke maileguan, eta, bide batez, baita egileari buruzko dosierra ere.
Solasaldi hauek ikasturte garaian antolatzen dira, hilean behin, euskaraz zein gaztelaniaz, Sanz Eneako sotoan, 18:30etik aurrera. Euskarazko solasaldiak Danele Sarriugartek dinamizatzen ditu, eta gaztelaniazkoak, berriz, Clodilde Gonzalezek.