IRAKURKETA TXOKOA
...Irakurketa txokoa antolatu duzue. Zein helbururekin?
-Ipuin ezberdinak irakurtzera animatu nahi ditugu gurasoak, askotan betikoetara jotzen baitugu. Gainera, saioetan irudi liburuak kontatzeko teknikak ikasteko aukera izango dute. Kontatzen ari zarena transmititzea eta horretan sinestea ezinbestekoa da. Guraso eta haurrek irakurtzeko tarte horrekin gozatzea nahi dugu. Izan ere, irakurzaletasuna bultzatzeko garran-tzitsua da oso gurasoek umeei ipuinak irakurtzea. Haurra marrazkietatik hasi eta idatzizkoetara pasako da tarte horiek gustuko baditu. Haur liburutegian liburuak hartzeko ohitura zabaltzea ere badugu helburu.
Miriam Mendozari egindako elkarrizketatik hartutako pasartea. Elkarrizketa osoa