KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ZAZPI GALERIA: PORTFOLIO NATURAL – ABSTRACT

   ZAZPI GALERIA

Portfolio Natural – Abstract

  MARTXOAK 31 - MAIATZAK 3

    ORDUTEGIA

 Igande eta jai egunetan: 12:00-1:00 / 18:00-20:00

Lan egunetan: 18:00-20:00

 

Jirabiraka aspalditik genuen buruan, denon artean serie tematiko bat garatzearen ideia. Zerbait desberdina egitea zen kontua, baina, paisaia-naturalari, hau da, gure pasioari uko egin gabe. Hari-gidaria bilatu nahi genuen, gaia lantzeko ardatz zehatz bat, ideia bat paisaia klasikotik urruntzen dena, baina sentikortasuna eta taldeko kide bakoitzaren nortasuna saldu gabe. Horrela sortu zen hain lurralde subjektibo eta iradokitzaile den natura eremuko abstrakzioetan murgiltzeko erronka. Gure irudi askok adierazten zuten errealismoaren muga gainditzeko modu bat, emaitza onirikoago bat bilatuz eta oraindik, esperientziari beharrezko karga emozionalaz laguntzen badiogu, natura-argazkiak era desberdinean atera daitezkela frogatuz. Gure modelo artistikoaren eta gure ideiaren abstrakzioaren errealitatea banantzen duen lerroaren tokialdatzeak erronka sortzaile zirraragarria zekarren. Gaur egun, gero eta baremo garrantzigabekoei jaramon eginez, gure akzioak, ohiturak edo ideak aurrez-aurrez kontrajarriz eta konparatzen tematzen den mundu batean, pentsatzen dugu pena merezi zuela, bizigarri eta barneko hautemateen bidez, unibertso pertsonal, idealizatua eta bakarra garatzen laguntzen digun ingurunearekiko erlazio abstraktu hori berreskuratzea.

 Gogokoen ditugun lekuak “begi berriez” ikusteko eta paisaiaren pertzepzio ez hain nabarmenari aukera bat emateko saikerak apurka-apurka emaitzak emanez doa. Proiektu hau hutsetik abiatzea adostu genuen duela ez denbora asko, artxibotara jo gabe, kutxatik argazki zaharrak berreskuratu gabe. Irudi freskoak, guri ere harridura sortzeko modukoak, eta serie erabat desberdina sortzeko Portfolio Naturaleko kide bakoitzaren irudimena lanean aritu da, Abstract proiektua: horrela ikusten dugu natura erakusketa gauzatzeko.

www.portfolionatural.com 




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz