KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

XXXVII. XABIER LIZARDI SARIA (2018 DEIALDIA)

 XXXVII. XABIER LIZARDI SARIA

1.- SARIA

Zarauzko Udalak, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) barruan, XXXVII. XABIER LIZARDI SARIA, Haur Ipuin Lehiaketa antolatu du. Haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzea du helburu, eta 18 urtetik gorako egileei zuzenduta dago.

2.- BALDINTZAK

Sariketa honetan parte hartzeko, ondorengo baldintzak bete behar dituzte aurkeztutako ipuinek:

  1. Haur edo gaztetxoentzako ipuina izatea
  2. Jatorriz euskaraz idatziak izatea.
  3. Lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izatea.
  4. Gaia librea izango da.
  5. Partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake.
  6. Lana aurkeztu ondoren, partaideak ezingo du bere lana jaso, ezta lehiaketari uko egin ere.

3.- AURKEZPENA

Lanak aurkeztean honako baldintzak bete beharko dira:

 a)   Makinaz/ordenagailuz  idatziak izatea, letra-mota: “Times New Roman”, lerro artean tarte bikoitza utzita eta DIN A-4 neurriko orrietan.

 b)  Lan bakoitzaren ale bat bidaltzea, ongi josia, zenbakitua, koadernatu gabea eta era soil batez tolestua.

 c)  Izengoitiz sinatuak izatea. Aparteko gutun-azal itxi baten barruan adieraziko dira: izengoitia, izen-abizenak, helbidea eta telefonoa.

 d)    Posta arruntez bidalitako lanak ziurtatutako gutunean bidali beharko dira.

 e)     Xabier Lizardi Literatur Sarirako dela adieraziko da.

4.- LANEN LUZERA

  24.000 karaktere baino gutxiagoko lanik ez da onartuko.

5.- LANAK AURKEZTEKO EPEA

  2018ko azaroaren 15ean

6.- LANAK NORA BIDALI

  Zarauzko Udala – Kultura Departamentua
  Sanz-Enea Kultur Etxea
  Nafarroa kalea 22.   20800 Zarautz

7.- EPAIMAHAIA

Epaimahaia honela osatuko da: literaturan adituak edo idazleak (3) eta Ramon Olasagasti (2017ko lehiaketako irabazlea).

XXXVII. deialdi honetako irabazleari hurrengo deialdiko epaimahaikide izatea eskatuko dio Udalak.

Zarauzko Udalak bere ordezkaria izango du epaimahaian eta idazkaria ere izendatuko du. Udal ordezkari hori izango da epaimahaiburua eta bera arduratuko da gaiak bideratzeaz; lan-teknikoari dagokionez, berriz, epaimahaikide adituek izango dute erabakitzeko ahalmena.

8.- EPAIA

Saria bakarra izango da, 4.000,00 eurokoa. Epaia 2019ko urtarrilean emango da jakitera.

Sariaren diru kopuru honek indarrean dagoen legedian ezarritako atxikipena izango du, horrela badagokio.

Lanek behar adinako mailarik ez balute, saria eman gabe gera liteke.

9.- AIPAMENAK

Epaimahaiak egokia ikusten badu, saria lan bakar bati eman arren, aipamen bat edo gehiago egin ditzake, beste zenbait lanen bikaintasuna adierazteko. Era berean, lan hori argitaratzeko aukera eman diezaioke egileari Udalak.

10.- SARI BANAKETA ETA LAN SARITUAREN ARGITALPENA

Saritutako lana argitaratu egingo da.

Zarauzko Udalak 2.500 ale kaleratuko ditu, eta argitaletxeak, gainera, bere edizio propioa argitaratuko du. Argitalpena sari banaketa egunean kaleratuko da, 2019ko apirilean, hain zuzen ere.

Zarauzko Udalak saritutako lana digitalki argitaratzeko eskubidea izango du, liburu elektronikoetarako.

Saritutako lanaren egile eskubideak Zarauzko Udalaren esku geratuko dira hurrengo hamar urteotarako, ohiko liburuan zein liburu elektronikoan argitaratu ahal izateko. Hamar urte eta gero, lanaren idazleak berreskuratu egingo ditu egile eskubideak.

11.- SARITU GABEKO LANAK

Itzuli egingo dira, eta egileek edo horien ordezkariek jaso ahal izango dituzte, epaia ezagutzera eman osteko hiru asteetan. Horrela egin ezean apurtu eta bota egingo dira. Erakunde antolatzailea ez da arduratuko itzultzean galtzen diren lanez edota kopiez.

12.- LEGE BARRUTIA

Zarauzko Udalak saritutako lanak ustiatzeko eskubidea izango du, sariaren zenbatekoaz gain bestelako ordainketarik egin gabe, horixe izango baita ordainketa bakarra eta guztizkoa; beraz, egileek hitz ematen dute ondorengoetarako:

 a) Mugarik gabeko epean eta argitaratu zein komertzializatzeko erabiltzen den modua edozein dela ere,  lanak erreproduzitu, banatu eta saltzeko eskubideak Zarauzko Udalaren esku uzten dituztela.

  b)   Udalak eskubidea du bere kabuz edo argitaratzeko zerbitzu publiko edo pribatuaren bitartez, beharrezko iruditzen zaizkion edizioak argitaratzeko; edizio bakoitzerako ale kopurua Udalak erabakiko du.

Arautegi honetan jasotzen ez den gorabeherarik sortzen bada, sariketara aurkezten diren idazleek auzi guztiekiko erabakia erakunde antolatzailearen esku utziko dute.

 Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

 Zarautz, 2018ko uztaila


    Erantsitako fitxategiak:
 
Oinarriak PDF [329Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz