KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

UZTAILAK 4, OSTEGUNA 19:00. FRONTOI TXIKI

OSTEGUNA 4. 19:00. FRONTOI TXIKI

JULE

HORTZMUGA TEATRO (Euskal Herria)

ANTZERKIA

55 minutu

Eraikuntza bat eraistear eta bertako biztanle batek handik ateratzeari uko; izan ere, ametsa, edo hobe esanda, hainbat amets bete gabe ditu oraindik. Eraikuntza-lanetako zaindaria, aldiz, familia ezaren hutsuneak jota, ametsetan ernai; eta neskatoak, bilobak, familia zeharo ahaztuta, dagoeneko ametsetan ere ez daki. Konpondu beharreko katramila edo eta amets egiteko aukera paregabea; galdutako maitasuna berreskuratzeko eta ametsak gogoz amestu behar direla sekula ez ahazteko aitzakia, direnak direla ere eta ezinezkoak diruditen arren. Amestu dezagun beti gogoz, begiak zabalik eta ernai. JULE familia osoarentzat zuzendutako kale-ikuskizuna da. Lan honetan umorea, fantasia, irudimena eta publikoarengana hurreratzeko geure modu berezia nabarmen ageri dira. Antzezleak: Alex Antunez, Arantza Goikoetxea, Estibaliz Villa/Iraitz Lizarraga.  




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz