ANTZERKIA
Urriak 4
JOKOZ KANPO
Borobil Teatro
Modelo Aretoan
22:00
Euskaraz
75 min
8€
"Futbola haundia da, miresgarria. Futbolari esker ikasten dugu talde lana zeinen garrantzitsua den, ausardia eta umildadearen arteko orekaz, galtzen nola ikasi..." Ikaragarria da ze pasio pizten dituen, eta, aldi berean, ze frustazio sortzen duen. Futbolak milaka pertsona, aldi berean, hunkitzea edo hondoratzea lortzen du. Itxuraz normala, orekatua eta lasaia den pertsona segundo batzuetan basati bihurtzea ahalbidetzen du. Manuk eta Martinek aspalditik ezagutzen dute elkar. Manuk eta Martinek finala dute begien bistan. Eta finala irabazi egin nahi dute. Garaipena dute nor diren frogatzeko modu bakarra, bizitzan jokoz kanpo ez daudela erakusteko aukera bakarra.
AKTOREAK: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, Asier Sota
ZUZENDARITZA: Anartz Zuazua