KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

URREZKO SAGARRA-IPUIN KONTAKETA


Kartela

Urrezko sagarra

Munduan beste asko bezala, etxe batean bizi omen zen aita bere hiru seme-alabekin. Sagarrondo eder bat zeukaten etxe aurrean, inguruko sagarrik gozoenak ematen zituena, hain gozoak ziren, “Urrezko Sagarrak” izenarekin ezagunak zirela.

Egun batetik aurrera, gauero-gauero sagarrak lapurtzen zizkion norbaitek. Hiru anaia-arrebek zelatan jarri ziren hainbat gauetan. Bi mutikoek ez zuten lapurra harrapatu, lo hartu baitzuen. Mentxuri tokatu zitzaionean barre egin zioten nebek, baina neska adoretsuak lapurrak bere ihesaldian arrastoa uztea lortu zuen.

Lapurraren arrastoa jarraituz, leize-zulo ilun bateraino heldu ziren hiru neba-arrebak, Mentxuk, leizean sartuta, preso zuen zaldun bat deskubritu zuen baita askatu ere. Printzea zen, eta nebek, printzea askatzeagatik jasoko zuten saria handitzeko asmoz, Mentxuren txanda iritsi zenean leize-zuloan abandonatu zuten.

Maiderrek sorginari botereak kentzea lortu ondorek, horiek erabili zituen gazteluan agertzeko, eta printzearekin batera gertatutakoaren berri erregeari emateko. Horrek, egia ezagutu ondoren, bi anaiak gaztelutik kanpora bota zituen eta Mentxuri, egindako balentriagatik saritzeko, bere semearekin ezkontzea agindu zion. Mentxuk, aldiz, ezetz esan zion, bere aitaren sagarrondoaren sagarrak nork lapurtzen zituen deskubritzeko asmoarekin atera zela etxetik, eta etxera bueltatu behar zela aitari horren berri ematera. Printzeak berak ere printze izateari utzi egin nahi ziola adierazi zion aitari, eta mundua ezagutu arren, nahiago zuela antzezlea izan eta munduan zehar ibili kontu kontari.

Horrela bakoitzak bere bizitza eraiki zuen, eta zoriontsu bizi ziren gertatutako hura sekula ahaztu gabe. Eta hauek zoriontsu bizi baziren gu zoriontsuago bizi gaitezen.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz