KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

TXAN FANTASMA


Txan fantasma

Obra hau Bihar Taldea eta Pantzart Teatrok ekoiztu dute, eta 5 urtetik gorako umeei (5 eta 9 urte artekoak) nahiz familiei zuzendutako txotxongilo-obra da.

Protagonista Karmentxu izeneko neskato berezia da. Bere munduan bizi da, eta mundu itxi horretan irudimenezko bizitza propio bat eraikitzen du. Gauzak horrela, Txan Fantasma agertzen zaio (gainontzekoentzat ikusezina dena), eta bere adiskidea izango da aurrerantzean. Elkarrekin bidaia bat ere egingo dute.

Beraz, Mariasun Landaren ipuinetik abiatu gara ikuskizun hunkigarri eta bitxia sortzeko.

Haur-literaturan ospe handiko idazlea den Mariasun Landaren izen bereko ipuinean oinarritutzen da, eta Titirijai Tolosako Txotxongiloen 2014ko Nazioarteko Jaialdian aurkeztu zen.

Mariasun Landak, Txan Fantasma ipuinagatik, HAUR ETA GAZTE LITERATURAKO XABIER LIZARDI SARIA jaso zuen 1982 urtean, Zarauzko Ikastolan jardun zuen garaian.

 

    Erantsitako fitxategiak:
 
Mariasun Landa PDF [466Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz