ZALOA IPIÑA
Urriak 4 - Azaroak 4
Obra grafikoa
ORDUTEGIA
Egunero: 18:00 - 20:00
Zaloa Ipiña (Bilbo, 1986) Arte Ederretan lizentziatu zen EHU/UPV 2009an, eta ondoren, beka bat jaso zuen CIEC Fundazioaren Obra Grafika masterra burutzeko, A Coruñan. Orain, Bilbao Arteko beka du eta artista egoilea da bertan. Taldekako erakusketa ezberdinetan parte hartu du eta zenbait bakarkako erakusketa burutu ditu, hauek azkenak direlarik: “Argi distirak” Bergarako Aroztegi Aretoan (2011), “Eguzki-printzak ikusgai” Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan eta “Abierto por vacaiones” Bilboko Michel Mejuto galerian (2012). Itzal Aktiboa 2011 Gazte Sorkuntza – Arte Garaikidearen lehenengo saria jaso du, finalista izan da El Mundoko El Culturaleko argazkigintza sarian (2009) eta, beste sari batzuen artean, aukeratua izan da Punto y Raya zinemaldian (2009 eta 2011).
“Nire lanen, argia irudikatu izan da forma obiektual bezala, mugimendu bezala, bere izaera fisikoagatik abiadura handiko kontzeptu bezala eta, baita ere kolore ugarien sortzaile bezala. Aldi honetan ostera, edozein espaziotara moldatzeko daukan ahalmena daukat ikerbide.”