KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
disminuir fuente ampliar fuente

JUNCAL AGUIRRE


BEYOND, 2013 . Olioa ehunean / Oleo lienzo . 90x30 cm


JUNCAL AGUIRRE

Pintura

Urriak 5 - Azaroak 5

ORDUTEGIA
Egunero: 18:00 - 20:00

 

Nire lan artistikoa fotoerrealismoan oinarritzen da. Detaileetan zehaztasunaren bila ibiltzen naiz, horretarako zehaztasuna konparatuz bai efektu espazialaren irrealtasunarekin eta, baita ere, errealitatearen detaile bisualak gai pintorikoetan bihurtzeko gaitasunarekin. Horrek guztiak beste leku batera eramaten gaitu, hitzen bidez adierazten oso zailak diren sentsazio eta sentimendu mordoa eragiten digu, soil-soilik emozioetatik deskriba baitaitezke horiek.

Argazkirik gabe ez litzateke existituko, argazki-kamera bat erabiltzen da informazioa biltzeko eta ondoren mihisera eramateko.

Gizakiaren irudia da obra guztien oinarria, lagun izango dituelarik beti estanpatuak, horrela obra bakoitzaren erritmoa eta estetika osatuz. Emakumea da obra bakoitzeko istoriaren narratzailea, narratzaile kritikoa eta gogorra, baina sekula bere esentzia femeninoa galdu gabe.

Etengabeko eboluzioaren barruan dago, ikuslearengan eragina izango duen ezusteko emaitza baten bila.

 

Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu nintzenez geroztik (2001), txandaka jardun dut, batzuetan, irakasle lanetan Margotun, nire pintura akademian, eta, beste batzuetan, nire karrera artistikoa lantzen. Azken horrek nazio zein nazioarte mailan nolabaiteko errekonozimendua eman dit hainbat sari jaso ditudalako.

Besteak beste, parte hartu dudan erakusketa kolektibo hauek nabarmendu daitezke: Chicagoko Blanc Gallery edo New York Cityko Atlantic Gallery. Eta aipatzekoak dira, baita ere, parte hartu izan dudan azoka hauek ere: Utrech-eko Open Art Fair, Erromako Affordable Art Fair eta Hong Kong-eko AHAF.

Etxera etorrita, Donostiako Kutxa Boulevard Aretoan bakarka egindago erakusketa aipatu nahiko nuke, edo Nazioarteko Arte Garaikidearen Donostiartean Azokan parte hartu izana ere bai.

JUNCAL AGUIRRE

    Archivos adjuntos:
 
Katalogoa PDF [284Kbs.]



Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Todos los derechos reservados.
Web site desarrollado por DMacroWeb mediante la herramienta DM Corporative