KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

GISELLE MONZÓN

http://www.kulturazarautz.eus/modulos/usuariosFtp/conexion/imagenes840a.jpg

GISELLE MONZÓN


2018ko uztailak 5 - abuztuak 5

ORDUTEGIA
Egunero: 18:30 - 20:30
 

Giselle Monzón da Kubako sorkuntza grafiko garaikideko protagonista berrietako bat. Diseinatzailea den aldetik, berak espresatzeko duen modura edo inprimatze-teknika tradizionaletara egokitzen diren irtenbide grafiko eta bisual desberdinekin esperimentatzen aritzen da etengabe.

Santa Claran jaio zen, Kubako erdialdeko eskualde batean. Aurrerago, La Habanara joango zen diseinu grafikoa ikastera eta bertan geratu zen. Diseinatzaile modura egin duen ibilbide luzean, Kubako hainbat erakunde kulturalekin batera jardun du lanean, esate baterako, La Habanako “Centro de Desarrollo de las Artes Visuales” zentroarekin,” Instituto Cubano de la Música” institutuarekin eta, bereziki, ICAIC institutuarekin (Instituto Cubano de Arte e Industria Cinematográficos), kartelak eta bestelako komunikazio-euskarriak egiten erakusketa, filmen aurkezpen, dokumental, liburu eta jaialdietarako. Nabarmentzekoa da lankidetza-lanaren alde egiten duen apustua; bere kartel batzuk lau eskutara eginda daude. Duela gutxi “Nocturnal” izeneko estudioa sortu zuen bere lau lagun diseinatzailerekin batera. Hainbat errekonozimendu edo aitortza izan ditu, besteak beste honakoak: “Festival Internacional del Nuevo Cine Latinoamericano” izeneko jaialdian, zineko kartela kategoriako “Coral” saria, “Bienal del Cartel de Bolivia 2015” izeneko bienalean, kartel kulturala kategoriako lehenengo saria. Lehiaketa kolektibo askotan hartu du parte, besteak beste honakoetan:” ¡Cuba a la vista!”, “Ola Cuba 2018” edo” Artes de Cuba, from the islqnd to the world

Seguruenik Kuba izango da kartelak inprimatzeko sistema nagusi modura serigrafia erabiltzen jarraitzen duen herrialde bakarrenetakoa. Horrexegatik Kubako grafikak elkarrizketa garrantzitsua mantentzen jarraitzen du tradizioarekin, bai maila formalean, baita maila teknikoan ere, erabiltzen dituzten kolore lau eta aseek, ilustrazioak eta eskuz egindako tipografiak daukaten presentzia handiak erakusten duten bezala.

Serigrafian inprimatutako azken lanen artean aukeratutako 20 kartel baino gehiago ikus daitezke erakusketa honetan. Lan gehienak gai kulturalekin zerikusia daukate (antzerkia, zinea, arte plastiko eta bisualak, musika, dantza, etab.), eta metafora bisualen bitartez hitz egiten dute sustatzen ari diren ekitaldi desberdinekin.


    Erantsitako fitxategiak:
 
Giselle Monzon PDF [1157Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz