KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

EDUARDO ALSASUA


EDUARDO ALSASUA

Pintura

Abuztuak 10 - Irailak 24

ORDUTEGIA
Egunero: 18:30 - 20:30

 

Hurbilen duen errealitateko espazioekin, bere inguruan daukanarekin lotuta dago Eduardo Alsasuaren pintura. Zuzenean irudikatzen duen hurbileko errealitateak itxura magikoa har dezake pixkanaka. Errealitateari eta bere formei era analitikoan heltzen die pinturaren bitartez, eta hori oinarritzat erabiltzen du errealitatearen matiz guztiak eta bertan subjektibotik aurki dezakeen guztia ulertzeko. Hala, pintoreen “familia” jakin bateko kide da: bere errealitatetik urrutiratu gabe, mundu berriak eta errealitate piktoriko berriak bilatzen saiatzen diren pintoreena.

Pintore errealistatzat dauka bere burua. Baina errealismoa, estilo edo mugimendu artistiko moduan ulertu beharrean, sentimendu bat bezala hartzen du, pinturan gauzatzen den jarrera bat bezala.

Arretarik jasotzen ez duen mundu baten “historia” garatzen da bere obran; mundu ezegokia eta distirarik gabea. Bere munduak zerikusia du paisaiarekin, hiriari bizkarra emanda edo haren periferia urrunenean gerta daitekeenarekin. Gaiek lotura dute “Naturarekin” eta bertan egiten ditugun eta guztioi axola zaizkigun jarduerekin. Bere obrek bat egiten dute alderdi intimoarekin, etxekoarekin, iraupenarekin, lotsarekin, inkomunikazioarekin…

Prozesu piktorikoa protagonista da bere obra bakoitzean. Prozesu hori mugarik gabe zabaltzen da denboran, etengabeko objektibazio baten bila. Sorreran hurbilago dago nahi edo behar plastiko batetik, mezu edo kontzeptu zehatz bat zabaltzeko saiakeratik baino. Naturalismo garbian edo errealitatearen testigantza hutsean ez geratzeko saiakera egiten duen pintura bat da, ahaleginak egiten dituena existentziaren misterioa agerian jartzeko.

 

EDUARDO ALSASUA (Vitoria-Gasteiz 1982).

Gasteizko Arte Eskolan hasi zuen bere prestakuntza, eta 2007an Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.

2005etik tailer magistraletara joan zen; adibidez, Francisco de Goya Katedra (Antonio Lopezek Avilan emandakoa) edo Pintoreen Tailerra (Goluchok Ibañez Museo-etxean emandakoa, Olula del Río, Almeria).

Bere obrak aitorpen ugari jaso ditu, hainbat sarirekin. Horien artean aipatzekoak dira: Antonio López Garcia Pinturako XXXV Sari Nazionala eta Ohorezko Aipamena Pintura eta Eskultura Figuratiboaren VII Lehiaketan (Bartzelona).

Bakarkako erakusketa asko egin ditu, azkenengoa 2017ko martxoan Ermuko Lobiano Kulturgunean (Bizkaia). Taldeka ere erakusketa ugaritan parte hartu du; esate baterako hauetan: Caminos que se cruzan al Sur (Hegoaldean gurutzatzen diren bideak), Almeriako Arte Museoan (2016); Arte Plastikoen Nazioarteko 76 Erakusketa, Valdepeñasen (2015); Figurativas 2015 (Figuratiboak 2015), MEAMen (Bartzelona 2015) eta X. Urteurreneko Erakusketa, Estudios Lebaniegos-en (Torre del Infantado, Potes 2015).

www.eduardoalsasua.com

 




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz