KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

AINARA LASA PEREZ

  AINARA LASA PEREZ

ORDUTEGIA
Egunero: 18:00 - 20:00

Otsailak 7 - martxoak 2

JAKA URDIN BELTZA


Hamargarren solairuan zegoen trastelekua
zeruan ia
espazio-ontzian bezala gora eta gora
igotzen nintzen igogailuan
ospela eta iluna zen leku hura

ez zeundetenean
han topatzen zintuztedan
maleta zaharra zabaldu
eta marinel, pailazo, arotz
bihurtzen nintzen
antzerkiak asmatzen nituen
inauteri guztietarako bilatzen nuen
aitzakia jaka urdin beltza janzteko

kanpoan zinetenerako
azal bihurtu nuen
han barruan bizi zen gure mundua
gero jaka ere desagertu zen
badaezpadako egun horietako batean

baina trastelekuan bizirik da oraindik
poema hura, aberriaz hitz egiten duena
pipiak apur bat jan du
aberria bizirik da egurrezko oholean

eta itsasoa urdin beltzez janzten den egunetan
topatzen zaituztet
beti dut armairuan jaka urdin beltz bat
ez da orduko bera
baina zer axola dio
trasteleku bat eta irudimena
utzi zenizkidaten


Ainara Lasa





    Erantsitako fitxategiak:
 
Ainara Lasa PDF [169Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz