KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

SERGIO SÁEZ

Sergio Sáez

Itzalitako kandela baten argia                            Apirila 3 - martxoak 29

Bat-batean argia itzaltzen da eta lo-kuluxkari atea irekitzen dio, zerumuga oroitzapenaren hari mehe baten muga den horretan, objektu eta keinuak burura datoz berriz; bizia urtzen hasten da, argazki bat da, itzal bat ondoren, azkenik akuarela bat hurrenez hurren, eta ametsetan bila hasten zara behin betiko, zein objektu ote zen lehen, zer aldatu ote zaion orain kolore hori izan dezan, inoiz ikusi ez duzun landare baten sustraia, itsas hondoaren arnasa.

Esnatzean, nahiz eta ez jakin, objektu eta haluzinazio horiek (argi puskatua, arretarik gabeko galdutako begirada, hitzen lekuan objektuak ikusten dituen begirada) zure ikusmen fardela osatzen dute jada; gosaltzera joango zara eta jogurtaren geometria aldakorraz gain edo kafea ordezkatzen duen ispilu beltzaren erdian, bart gaueko amaieraren oroitzapena ikusiko duzu eta ez duzu jakingo argazki bat, akuarela bat edo zoru bat soilik ikusi ote duzun. Argazkietan bezala, argazkilariak begietan zenuen erantzuna aldatu zion margolaria zarela erabakiko duzu, eta orain beste era batera ikusten duzu. Morandiren koadroa? Ez, Morandiren koadroaz zuk gogoratzen duzuna. Morandik objektuz bete zaitu, baina zuk denak bat direla erabaki duzu eta zu zara, lo zaudela begiratzen duzun bitartean, proposamen horiekin zure konposaketa egin duzuna. Eta artea zurea da, baina amets egin behar duzu hori lortzeko. Lewis Carroll-ek zioen: "Itzalita dagoen kandela baten argia ikusi nahi nuke". Morandiren koadroak, itzalitako kandela baten argian bihurtu ditu Sergiok. Orain zu zara objektu horiek erretinara eramaten dituena, dagoeneko ez dira Morandirenak, urez estalitako zoruetan bihurtu ditu Sergiok.

 




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz