KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

DERLAN MOTORRAK

 

DERLAN MOTORRAK

2018ko irailak 27 - azaroak 4

ORDUTEGIA
Egunero: 18:30 - 20:30

Jakina da Zarautzen egurgintzak (zurgintzak), batez ere, izan zuen indarra, urte luzeetan zehar, baina gutxi dakigu gure herrian izan diren ekintzaile eta lantoki txikiei dagokionez.

Ehundaka produktu ekoizten ziren herrian, eta urrutira iristen ziren: altzariak, konpasak, txotxak, gozokiak, musika-tresnak etab. Haietako bat itzalean beratu zen, beste asko bezala, eta haren istorioa berreskuratzea da erakusketa honen helburua.

Nork esango luke Zarautzen, motorrak ekoizten zirenik?

Urteetan isilik eta gordeta egon den bi anaia ekintzaileri omenaldia egin nahi zaie, baita bertan lan egin zuten langile guztiei ere. Garai oso zailetan, Basor lantegia Sorazu anaiek eta haien koinatu Bastarrikak jarri zuten martxan, izena bi abizenen baturatik aterata. 1954 urtetik 1962 urtera arte Derlan izeneko ehunka motor ekoiztu zituzten, duela gutxi eraitsi duten Salberdineko fabrika zaharrean. Baliabide gutxirekin eta gutxieneko ezagutzekin, egunean ibilgailu bat osatzeko gaitasuna zuten, ondoren,  estatu osora zabaltzeko. Zortzi urtean, zortzi bat modelo sortu zituzten, haien artean ere aldaketak egiten. Motorrak Sach marka alemaniarrean oinarrituta egiten zituzten, eta, gaur egun ere, badabiltza martxan batzuk.

Herrian izandako motor ekoizle bakarrari buruz gehiago jakiteko aukera paregabea duzu erakusketa hau.

anterior  
  siguiente


 Galeria  Aurkezpena  Diapositiba


Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz