
ARGAZKI MOSTRA
Argazkia
Azaroak 17 - 2018ko urtarrilak 21
ORDUTEGIA
Egunero: 18:00 - 20:00
Zarauzko Argazkizale Elkarteak 1993. urtetik hona antolatu du Nazioarteko Argazki Mostra etenik gabe. Hogeita bost urte hauetan guztietan ospe handiko eta argazkigintzan ibilbide oparoa izan duten artistak egon dira gure artean.
Aurtengo edizioa berezia da guretzat ospatzen dugun urtebetetzeagatik, eta horrelaxe jarraitu nahi genuke lan hori egiten urte askotan. Honako argazkilari hauen lana aurkezten dugu oraingoan:
-Jorge Castejón (Madrid)
-Iñaki Delgado (Donostia)
-Colin Flockton (Ingalaterra)
-Laura Madrazo (Kantabria)
Denon gustukoa izatea espero dugu.
Zarauzko Argazkizale Elkartea