KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

XABIER UNZURRUNZAGA

 XABIER UNZURRUNZAGA

 Arkitektura

 Urriak 5 - Azaroak 5

ORDUTEGIA
Egunero: 18:00 - 20:00

Xabier Unzurrunzaga Zarautzen jaio zen, bokazio kultural handiko familia batean; bere aitak, Francisco Unzurrunzagak, Itxaropena argitaletxea sortu zuen, diktaduraren ondoren gure herriaren berpizkundearekin hain loturik egon zena.

 

Arkitekturaren arlo guztietan aritu izan da (estudioan, erakundeetan eta hezkuntzan), eta maila guztietan lan egin du (bai etxebizitzetarako proiektu txikiak egiten, bai garrantzi handiko hirigintza-azterketetan ere), baina beti izendatzaile komun batekin: bere herriarekiko lotura eta maitasuna.

Uste dut bere ekarpen handiena bizitzeko hiri egokiak egiten saiatzea izan dela, gizon-emakumeen neurrikoak, garaikideak, baina aldi berean bere ingurua eta tradizioa errespetatuta.

Intuizioak esaten dit bere jaiotzako eta haurtzaroko Zarautz lasai eta abegikor hura hartu duela bere lanean erreferentzia modura. Espero dut erakusketa honek balio izatea euskal arkitekturari egin dion ekarpen izugarria erakusteko eta bere obra etorkizuneko belaunaldiei hurreratzeko.

 Nekane Iribar 

Zarauzko Kultura zinegotzia



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz