KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

XABIER ARRIBAS, MIKEL BERGARA, JOSÉ PEREA


Arribas-Bergara-Perea

 XABIER ARRIBAS MIKEL BERGARA  /  JOSÉ PEREA

Pintura

Abenduak 15 - Otsailak 19

ORDUTEGIA
Egunero: 18:00 - 20:00

Enigma 

Abbas Kiarostamiren filma bat ikusi nuen. Filma horren azken minutuan, hau da, desenlazearen ondoren, guztiz aldatu ziren koloreak: gama zabaldu eta kontrastea areagotu egin zen. Momentu horretantxe konturatu nintzen oso kalitate kromatiko murritzarekin zegoela errodatuta filma, tonu okre, gris eta nabarretan. Eta horren xumea dirudien ekintzatxo horretan aurkitzen diot zentzua, neuk, behintzat, obra honi: El sabor de las cerezas (Gerezien zaporea)

Sarritan uste dugu ulertzen zailak egiten zaizkigun artelanak egileak nahita egiten dituela ulergaitzak, artistak asmo horrekin sortzen dituela, eta ikusleari zabaldu egiten dizkiola, bere ikuspegi partikularrarekin obraren zentzuna eta esanahia osa ditzan.

Eta esandakoaren bi adibide ezagun gogoratuko ditugu: “2001 Odisea en el espacio” filma eta “Cuadrado negro sobre blanco” margolana. Egia bada ere beren esanahiaren inguruko eztabaidei esker aberasten jarraitzen dutela, aldi berean, hainbeste urte pasatu ondoren eta kasurik onenean, bi lan horiek ikusle askori bekainak igoarazi, begiak irekiarazi eta ezpain-ertzak jaitsarazten dizkiete. Neure buruari galdetzen diot ea zer gertatzen zaigun artelan baten zentzua ulertzen ez dugunean, eta arlo horretan zerbait egiterik ba ote dugun.

Misterioak argitzeko lanabes espezializatu, trebatu eta diseinatu bat badugu: burua. Baina, nola jokatzen du gure buruak enigma baten edo konpondu beharreko arazo baten aurrean? Esate baterako, artelan bat ulertzen ez duenean? Lehenik eta behin, berak daukan informazio guztiaren artean, objektu horren antza duen zerbait bilatzen saiatuko da. Ondoren, dagoeneko badagoen artxiboren batean sartu ote dezakeen erabakiko du, hartara, izena eman ahalko baitio, ezagutu ahalko baitu. Koadro batean formak, planoak, zeinuak, edo gure burua agertzen badira, orrazketa azkar bat egin ondoren, gustura egongo da emaitza ona bada: “Hau botila bat da, eraikuntza baten silueta, orri bat, horma bat edo egur bat”. Orduan buruak honakoa diosku: “Beno, zer gehiago ikusi behar duzu? Dagoeneko Ikusi duzu eta izena jarri diozu”. Agian pintzelkadak nola eman dituen begiratuko dugu, koloreak nola funtzionatzen duen halako edo halako zonatan, edo margolariak zenbaterainoko maisutasuna lortu duen bolumen bat modulatzerakoan. Objektuari izena ematea nahastu egiten da inkognita ulertzearekin. Eta jarraian, hurrengo koadrora joaten gara, eta ibilbide berbera egiten dugu: “ Zer da? Nola dago eginda? Hurrengora pasatu; kanpoan ikusiko zaitut erretzera noa eta”. Erakusketa aretoak hurrengo koadrora pasatzeko diseinatuta daude. Badago salbuespenen bat edo beste, eta zenbait museotan jarleku erosoak badituzte, bertan deskantsatu, begiratu, hitz egin … eta beste zenbait gauza egin ahal egiteko. Horrek beste era batera ikusten uzten du. Gero hitz egingo dugu horri buruz...

.../...

Luisa Redondo

2016ko urria

    Erantsitako fitxategiak:
 
Kolektiboa PDF [300Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz