KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

SANZ ENEA: ION ERRAMUN ETXEBERRIA

 ION ERRAMUN ETXEBERRIA

Pintura

2019ko irailak 26 – azaroak 3


 ORDUTEGIA
Egunero: 18:00 - 20:00

 

ELKARREKIKO BIBRAZIOA

Egiteko modu baten emaitza dira margolan hauek, nire barne-erritmoarekin sintonizatzen duten prozesu piktorikoen batuketaren emaitza.

Pintzel kargatuak —hobe pinturetan blai eginda— nire bizitza osoan zehar lagundu dit; batzuetan, pintzel zakarra eta desiratzailea da; beste batzuetan, pintzel antsiolitikoa, geldoa, sufrimendua lasaitzen duena.

Margolan irekiak proposatzen ditut, eta ikuslea da esperientzia amaitzen duena: nik % 50a jartzen dut, eta ikusleak beste % 50a. Espero dut pinturek transmititzen dituzten bibrazioek bat egitea ikuslearen barne-bibrazioekin. Onena izango litzateke bibrazioak, amaren heriotza dela-eta anai-arreba besarkatzen duzunean bularrean joan-etorrian sentitzen dituzun dardaren antzekoak izatea, baina ez hain dramatikoak.

 

Amaren oroimenez (Celestina Urkiola Ibarra).

 

 


    Erantsitako fitxategiak:
 
Ion Erramun Etxeberria katalogoa PDF [6672Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz