KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

MERTXE OLABE

 

MERCHE OLABE

 Pintura

 Uztailak 7 - Irailak 17

ORDUTEGIA
Egunero: 18:30 - 20:30

 

Itsumustuan, hitzetik hitzera ibiltzea bezala da niretzat idaztea; aldiz, pintatzean, beti dena aurrean eta aldi berean daukazu. Pintatzean, aldi bakoitzean ibilbide desberdina egiten baduzu ere, inoiz ez duzu osotasunaren ikuspegia galtzen. Nire pentsatzeko era hobeto moldatzen da sistema horretan. Dena hortxe dago, zure parean. Ez da hitzik behar. Haiek gabe uler dezakezu.

Baina hizkuntza idatziak agintzen du. Tirano bat da, eta ikusten duguna zalantzan jartzen du. Itsu-itsuan fidatzen gara hartaz.

Norbaitek nire koadroen azalpenak eskatzen dizkidanean, asaldatu egiten naiz. Ez dut adeigabea izan nahi, baina “ikusten dutena ondo dagoela” esaten diet.

Hori bai, norbaitek mingainetik tiratzen badit, gauza asko kontatu ahal dizkiet. Seguruena, entzun nahi dituztenak baino gehiago. Baina badago gauza bat sakratua iruditzen zaidana lehen aldiz koadro batera, liburu batera, pelikula batera… hurbiltzen zarenean; eta da horrek sortzen dizun inpresioa, inoren iritzi adituarekin edo aditugabearekin baldintzatuta egon gabe. Nik hori beti babestu izan dut neure buruarentzat. Ez du inporta ez ulertzea edo ulertzen ez duzula uste izatea. Utzi zaitez liluratzen. Lehenengo entzun zeure buruari. Ikasteko modu horrek eramango zaitu azkenean benetan gauzekin gozatzera. Informazioa geroago etorriko da, etorri behar badu.

Horregatik ez zait gustatzen nire katalogoei testua jartzea. Eta beti trabatu egiten naiz, zer egin jakin gabe.

Horren ondoren, ez daukat beste ezer esateko. Edo bakar-bakarrik esan beharko nuke nire koadroak laneko urte askoren eta, batez ere, pinturarekiko nire maitasunaren emaitza direla.

Merche Olabe






Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz