KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

SANZ ENEA: MADRILGO ARGAZKIZALE ELKARTEA


Txartela

MADRILGO ARGAZKIZALEEN ERREGE ELKARTEA

Argazkiak

2018ko abenduak 14 - 2019ko urtarrilak 27

 ORDUTEGIA
Egunero: 18:00 - 20:00
 

Zarautz Madrilen eta Madril Zarautzen

Zarautz Ecaya Argazkizale Elkartea eta Madrilgo Argazkizaleen Errege Elkartearen arteko erakusketa-trukea.

Asko dira argazkizale elkarte bat sortzearen arrazoiak, baina garrantzitsuenak, zalantzarik gabe, zaletasunak eta esperientziak partekatze dira, besteengandik ikastea, gainerakoen ezagutzatik zein argazkilaritza begiratzeko eta egiteko eragatik ikastea.

Partekatu, elkar lanean aritu, banatu, ikasi.

1899an sortutako Argazkizaleen Errege Elkarteak ia 120 urteko historia du, eta, bere bazkideen artean, gure herrialdeko argazkilari aipagarrienetakoak egon eta daude oraindik. Bere ibilbide luzean, jarduera hori baldintzatu eta baldintzatzen duten esentzia ordezkatzen dute lau aditz horiek. Beste elkarteekin elkarlana horren parte da.

Zarauzko Ecaya Argazkizale Elkartea, elkarte heldua da. 1980. urtean sortu zen hainbat zarauztarrek egindako bileren ondorioz, argazkigintzarekiko zaletasuna eta ilusioa partekatzeko beharraz gain, esperientziak partekatu eta igortzeko beharrari irtenbidea emateko. Laster ikusi zuten herriko zaleak elkartuko zituen gunearen premia.

Hori horrela, bi elkarteek interesak eta helburuak partekatzen dituzte. Biek dute beste argazkilariekin eta antolakuntzekin elkar-trukean eta lanean aritzeko borondatea, eta horren ondorioa da erakusketa hau. Norberaren herria izan da erakusketaren gai eta hizpide. Bi erakusketetan, forma eta sentikortasun desberdinak ikus ditzakegu, egile bakoitzak  hurbilenekoa nola  irudikatzen duen, argazkigintzaren hartu-emanak eta zaletasuna bizi dugun tokia. Madrilen izango dugu Zarautz, Argazkizaleen Errege Elkarearen aretoan, eta Madril Zarautzen, Sanz Enea aretoan, Zarauzko Udalak horretarako eskainita.

Zarautzi buruzko 14 begirada, Aintzane Oñatibia, Alberto Zarobe, Celina Gorostizagoiza, José Mari Azkargorta, José Ramòn Zabala, Juan Mª Tolín, Lorentxo Portularrume, Luis Epelde, Mari Mar Castro, Omar Ulacia, Patricia Shaan, Ramón García eta Ramón Serrasen parte-hartzearekin.

 Madrili buruzko 19 begirada, Angélica de la llave, carmen lafuente, elena gómez casero, vázquez campón, federico romero, francisco blanco garcía, frank black noir, isabel munuera bassols, javier alberola, josé santos mingot, luis serrano, luz hernandez calahorra, manuel valmoriso, maria dolores aceña, mariano serrano, pablo cano, paloma pérez de andrés, ramon siscart eta sergio márquez garcíaren parte-hartzearekin.

Erakusketa-truke horretan, 33 argazkilarik hartzen dute parte, eta hiria zein inguruneari dagokionean, norberaren ikuspuntua azaltzen digute.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz