KUTXU OTAMENDI
Erakusketa
2012ko Irailak 28 – Abenduak 2
ORDUTEGIA
Egunero: 18:00 – 20:00
Zarautzen jaio zen 1962. urtean. Oso gazte zelarik hasi zen parte hartzen hainbat lehiaketetan.
Bai herri mailan bai estatu mailan ere sari ugari jaso zituen. Artelekun Rafael Canogar, Marta Cardenas, Alfonso Albacete eta Mitsuo Miura bezalako artista garrantsitzuenen tailerretan parte hartu zuen..
1990. eta 1992. urteetan Emilio Navarro galerista ospetsuaren eskutik Madrilen burutu zituen bakarkako erakusketak, bai kritika bai publikoaren aldetik ospe handia lortuz. 1992. eta 1993. urteetan Arco azokan hartu zuen parte.
1993. urteko irailan, sorkuntza artistiko eta laneko unerik onenean zegoenean, zoritxarreko istripu batek eten zuen oparoa izan behar zuen ibilbidea.
Nahiz eta denbora pasa, bere lanak ez du indarrik eta freskotasunik galdu. 50 urte beteko zituen urtean lan hori berreskuratu eta gogora ekartzeko aukera ezin hobea da, oroimen hori ez galtzeko eta bide batez belaunaldi berriei ezagutzeko aukera emateko.