KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

JON ANDONI MARTÍN

JON ANDONI MARTIN

  XVII. ARGAZKI BILERA

Argazkiak hitzetan, hitzak argazkietan

2015ko maiatzak 5 - 31

 Sanz Enea


Objektiborik gabe, zulotxo edo estenopo bat haren ordez, eta kamera ilunaren barrura isurtzen da irudia. Kamera izan daiteke poxpolo-kaxa, gela bat edo baita furgoneta bat ere. Argazkiak ez dira ohikoak bezain gardenak, ia infiniturainoko sakontasunarekin, eta esposizio denbora segundo gutxitik hasi eta hainbat minutu, ordu edo egunetarainokoa izan daiteke.

Zalantzarik gabe, abantaila da laborategi beharrik ez izatea; nahiko da, egoki moldatzea kubeta ba-tzuk, errebelatzeko likidoa eta finkatzailea, ilundu daitekeen gela bat, argi gorri bat eta urarekin. Kamerak zuk zeuk diseinatu eta egiteaz gain, liluratu egin zaitzake irudiak pentsatzeko modu berria aurkitzeak, denbora eta mugimendua uztartzeko moduak urratzeak, argazkigintza konbentzionala alboan uzteak.

Erakusketari dagokionez hiru argazki-multzo dauzka: estenopeikoak paper foto-sentikorraren gainean, estenopeikoak argazki-pelikularen gainean eta solarigrafikoak paper foto-sentikorraren gainean, eguzkiaren zuzeneko arrasto gisa, kimikoki prozesatu gabe.




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz