KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

JAVIER BALDA

 

JAVIER BALDA

Pintura

Uztailak 14 - Irailak 11

ORDUTEGIA
Egunero: 18:00 - 20:00

 

Erakusketa honetan, obra batzuk eta serie ezezagun batzuk nahastu ditut. Orain, aurkezterakoan, izaera hermetikoa ikusten dut irudi horietan, egitura intimo zabalduak edo bere baitan bildutakoak. Forma esentzial, progresibo eta aurkakoen hiztegi baten prozesu eta bilakaera moduan eginak izan dira. Zati bolumetrikoekin osatuta daude, eta planoaren gainean ohiko, etxeko jarreran tapatzen eta gainjartzen dira (ia laguntzaile lana betetzen dute). Osotasun horietan ezinbestekoa da formen murgiltzea eta hedatzea.

Gogora ekartzen dituzte zati solteen sekuentziek multzo bat osatzen duten egunak. Zatien antolaera txandakakoak, geruzazkoak, hortaz, azken begirada nahastu edo gidatuko dute.

Askotan errealitatetik kanpo dauden formez osatutako proiektua, keinua da. Batzuetan estilo-lan moduan egindakoa, beste batzuetan eraldaketa edo isolamendu ulertezin eta terapeutikoa bezala. Are gehiago, esan dezaket konpromiso bat dela eta konpromiso horren azpian materia, formalizazioa, espekulazioa, desioa eta harmoniaren baitako harmonia eza baino ez dagoela.

Froga-eremua, beraz, beste errealitate sinple batzuk birkokatzeko sistema bat besterik ez da, memoriaren eta ekintza mekanismoen arteko egokitzapen bat, espazialtasunetik lekuaren okupaziora doan konplexutasuna, eta bertan, urdina, esate baterako, salbokonduktoa da, leku arrotzetan mugitzeko erabiltzen dudan kolore ertain eta neutroa.


Javier Balda

 




    Erantsitako fitxategiak:
 
Katalogoa PDF [1743Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz