KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ITSASTURIAK

  ITSASTURIAK

ORDUTEGIA
Egunero: 18:00 - 20:00

Otsailak 6 - Martxoak 30

 EKE, Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak ekoiztutako Itsasturiak. La gente del mar multimedia erakusketak itsas munduaren lekukotasun berri bat eskaintzen digu, Donibane Lohizune - Ziburuko marinelen eskutik.

Erakusketaren gaia arrantzaren bilakaera da XX. mendearen hasieratik gaur egun arte. Bere ikuspegia ez da bakarrik historikoa: gaur egungo arrantzaren egoera eta erronken berri ere ematen du. Arrantzaren historia eratu duten gizon-emazteak balioztatzea eta gorazarrea eskaintzea du helburu erakusketak.

 Sei eremuz osatua, erakusketak ikus entzunezkoen bidez, arrantzale, beren emazte, saregile, arrain saltzaile, ontzietako erizain, etb.-en testigantzak aurkezten dizkigu, hainbat artxibategietatik bildutako dokumentu eta protagonista beraiek utzitako argazkiez gain.


    Erantsitako fitxategiak:
 
Itsasturiak PDF [1152Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz