KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

GERNIKA 1937-2018

ERAKUSKETA KOLEKTIBOA

GERNIKA 1937-2018

2018ko maiatzak 10 - ekainak 3

ORDUTEGIA
Egunero: 18:00 - 20:00

http://en.calameo.com/read/004659343a61919fa5825

 

OBEDIENTIA ET PAX


"....Nik ez dakit nola egingo den hirugarren mundu-gerra, baina, bai nola egingo den laugarren mundu-gerra, harrika eta makilakadaka...." -Albert Einstein-

.../...

 Bakea maite duen emakume baten bihotzak botere handia du, eta gizartea aldatu eta Historiaren ibilgua alda dezake. Ez da zentzuzkoa munduaren etorkizuna politikoen esku bakarrik uztea. Pertsona arruntek, euren ahal guztia erabili behar dute eta bakea lortzeko lanean hasi. Elkartu egin behar dugu, mugak gaindituz, gerraren ideia soilari ezetz esateko. Herrialde batetik bestera hiritarrak komunikatzen direnean, posible da Bakea lortzeko korrontea sortzea. Ezin izango dugu inoiz bakea lortu jesarri eta haren zain geratzen bagara. Gutariko bakoitzak, duen indarrean konfiantza badu, bere bihotzaren barru-barruan eraiki behar du Bakea lortzeko gotorleku bat. Gerrarako deiei aurre egin eta dei horiek isiltzeko. Gabriela Mistral poeta txiletarrak honako hau idatzi zuen: ".... Izan ezazue adorea ene lagunok / bake zaletasuna ez da batzuek uste duten jalea gozoa / adoreak gugan geldi gera ezin den uste sendoa jartzen du / Esan diezaiogun egunero gauden tokian / goazen lekuan, gorpuztu eta bakezko militantzia sortu arte aire trinko zikin eta garbiak bete dezala. Jarrai ezazue deitzen gauza guztien gainetik..." Benetako Bakea egune­rokotasunaren errealitatean dago. Gizakien eguneroko bizitzan funtsezko bakearen haziak erein behar ditugu: ...Kolektibo honetako artistek egiten duten moduan, artearen bidez (pintura / eskultura / argazki­gintza / grabatua / bideo-artea / instalazioa eta performantzia),Gernikak, 1937an, azoka egunean jasan zuen egun ankerra...eta beste hainbat halako gogoraraziz. Ricardo Abaunza -pintura-, Teresa Ahedo -pin­tura-, José Pablo Arriaga -eskultura-, Marisol Cavia -multimedia-, José Cobo -eskultura-, Maria Jestis Cueto -eskultura-irakaskuntza UPV-EHU, Josu Euba -argazkigintza-, Edu Gordo -eskultura-, Edurne Gorrotxategi -pintura-, Jessica Llorente -argazkigintza-, Monica Martin -grabatua-, Koldo iftndez Gallego -pintura-, Giusi Naletto -grabatua-, Mariemi Otaola -eskultura-, Gloria Pereda -pintura-, Jos Maria Pinto -pintura-, Josu Rekalde -bideo-artea, irakaskuntza UPV-EHU, Santi de Paulas -collagea-, Massimiliano Tonelli -(curator) eta performantze-artista, Juan Torre -argazkigintza-, Rinaldo Turati -pintura- eta Juan Jesus Villaverde -eskultura-...; Bakearen omenaldia da, obrak, berariaz egin direlako zita honengatik, -Gerrari- ez adierazteagatik. Gernikak, Picassoz geroztik ez diolako artearen intelektualitatearen parte izateari inoiz utzi eta gauza bera gertatzen da -Gerrako guda-makineria- ergela sortu zenetik, Errenazimendutik hasi, Goyarekin jarraitu eta zinea eta literaturara iritsi arte, hain zuzen ere literatura izan zen Erakusketa hau inspiratu zuena liburu eder honekin: Constantin Virgil Gheorghiu idazle errumaniar handiaren "La Hora 25", zalantzarik gabe bakearen aldeko monumentua eta ergelentzako belarrondokoa...Eta nire oihua, oihu hori, Bakearen oihu hori ere hemen dago orain eta berehala eta inoiz ez diot protesta oihu horri munduratzeari utzi. Eta oihu hori gaur ere gela honetan dago, eta Kolektiba honetan eta Gernikan osatze duten eta parte hartzen duten olerkarien ahotsean: Daniela Bartolom M., Marisa Campo, Doris Campos, Hazim Hikmet, Iñaki Sainz de Murieta, Cristina Romea, Jos Serna, Massimiliano Tonelli, Kirmen Uribe....Bertsoak, poemak: Gerraren kontrako jarrera! Era berean Gernikako zita honetan ezin da falta Musikaren arte sublimea; Persiako Kondaira batek zioen bezala, -Paradisuko Lorategian- Jainkoak musikaren ahalmena eman zion gizonari eta gizonak animaliez, naturaz eta bere maiteaz inguratuta, arpa jotzen zuen, eta Maitasunaren eta Bakearen ohorez kantatzen zuen... Eta hala da, musika da arteen artean, mugak botatzen dituena, arrazak ezabatzen eta margenak erausten dituena, musika hemen dago nota guztiekin: Xabier Aburruzaga -trikitixa-, Jon Anton -piano-, Dania d'Alfonso -canto/ Brian Eno -garaikidea-, Katia Melua -countryblues, Xara -canta autor-; hauen musika Omenaldi hutsa baino gehiago da, Arte Garaikidearen Espresioaren bilduma da, gerraren makinaria ergelari keinu bate egiteko modu argia eta arbuio argi eta erabatekoa adierazteko, gizakiaren erokeriari benetako ezetza eta Bake mezua....Arteak, poesiak, musikak beti Bakea oihukatu duelako bere bertso, nota eta artean, eta Arteak Gerraren kontrako arbuio partikularra sortu duelako, Bakeari deiadar eginez.... Horregatik amaitu nahi dut Eugenio Montale poeta handiarekin. 

 

Zure besotik helduta jaitsi ditut milioi bat eskailera gutxienez,

eta, orain, ez zaudenean, harmaila bakoitza hutsa da

Horren laburra izan zen gure bidala luzea ere.

 

Nireak aurrera darrai, dagoeneko ez ditut behar,

kointzidentziak, erreserbak

 tranpak, ikusten ari garena errealitatea dela

 uste duenaren trufak.

 

Milioika eskallera jaitsi ditut zure besoari helduta

eta ez da izan lau begik bik baino gehiago ikusten dutelako

Zurekin jaitsi nituen, banekielako biotatik

begi-nini bakarrak, itzali samar egon arren,

zeureak zirela....

 

Massimiliano Tonelli (Curator, arte-kritikoa, artista eta poeta) 




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz