KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

MANU MINIATEGIANDIKOETXEA

 MANU MUNIATEGIANDIKOETXEA

 Lieber Maler, male mir Pintore horrek, pintadazu 
Uztailak 12 - Irailak 23
 ORDUTEGIA
Egunero: 18:30 - 20:30

Lieber Maler, male mir
Pintore maitea, pintatu niretzat
Cher peinter, pentre-moi
Dear painter, paint me

Katalogoa 

Manu Muniategi

Lieber Maler, male mir. Erakusketa honen izenburua da eta Martín Kippenberger-en koadro multzo batena da, koadro hauek beste artista batzuk margotuak dira berarentzat. Izenburua geurea egin eta mekanismo batek bezala funtzionatzen du, motor batek bezala ikastaroko tailerrean, eta erakusketari izenburua ematen dio: Pintore maitea, pintatu niretzat / Querido pintor pinta para mí.
Erakusketa honen zergatiak hainbat dira. Alde batetik, bizi dugun momentu ezegonkor honek kurtsoaren heldutasunean eragin du eta artistei lagun die, batez ere azken bi urtetan, erantzukizunak bere gain hartzen eta geroz eta autonomoagoak izaten. Etorkizun ilun samarra dugu aurrean, eta ikasleak prest egon behar dira bakarrik eta edozein egoeratan lan egiteko, eta ez bakarrik artistak, guztiok egon behar gara prest.
Bestetik, ikasleek artistikoki azkar sendotu beharrak, haien maila bikainak eta azken urte hauetan artea zer den eta pintatzea zer den azaltzen egin dudan ahaleginak eragina izan dute nire Zarauzko lana berezko autonomia duen proiektu bat bezala ikusten. Eta zirkunstantzia horrek aurrerapauso bat emateko eskatzen du, beste pauso bat haratago.
Era berean egiten dudan guztia maila berean egon dadin saiatzen naiz: pintatzea, erakusketak antolatzea, katalogoak, eskultura publikoak… Gauza guztietan, eta baita Zarautzen eman ditudan eskoletan ere, konpromiso berbera egon da. Eskolak ematea balio positiboa du niretzat, nire obraren eta neure zati bat da.Eta lan hau modu naturalean erakusketa batean bihurtzen da. Aurrerapauso bat da.
Erakusketa bat egitea, lanak erakusgai jartzea, prozesu artistikoaren zati bat da. Ikusleak artelana ikusten du, bere begiradari esker artelan da, artelana ikusten duen pertsona bakoitzak osatu egiten du. Eta ikusten dugun bakoitzean, berriz ere osatu egiten da artelana.
Erakusketa honen arrazoi eta helburuetako bat da ikasleek bertatik bertara ikus dezatela, lehendabizikoz, erakusketa baten inguruan zer dagoen, zer dagoen lan bat erakusgai jartzen denean edo bestearekiko komunikazioa ezartzen denean: erakusketa bera egitea, muntaketa, testua, katalogoa, kartela, tituluak, den-dena.
Joan den urteko Aste Santuan, Zarauzko ikastaroez eta nire lanaz hausnartzen nenbilela, Malagako Picasso museoan Martin Kippenberger-en “Kippenberger, de Miró a Picasso” izeneko erakusketa ikusi nuen. Eta momentu horretan elementu horiek guztiek zentzua hartu zuten, izateko arrazoi bilakatu ziren. Buruan nituen ideia guztiak gauzatu egin ziren, gorpuztu. Behar nituen elementu guztiak zeuden erakusketan. Alde batetik, Gericault pintore frantsesaren “Medusaren baltsa” izeneko koadroaz Kippenberg-ek eginiko lanak eta, urte batzuk lehenago, guk, koadro bera oinarri hartuta, lana egin eta pintatu izana Zarautzen.. Beste alde batetik, Picassoren eta Jacquelinen bizitzako argazkietan oinarrituta, Kippenberg-ek Jacquelini buruz egin zituen obrak.
Museoko liburutegian Kippenberg-en erakusketako azken katalogoak, Gericault-en liburu bat, Picasso eta Jacquelini buruz David Douglas-ek egin zituen argazkien katalogoa eta Picassoren “papiers journeaux” katalogo bat aurkitu nituen, guztiak Kippenberger-en obraren erreferente. Gauza guztiak nituen eskura, modeloak, gaiak… Malagatik erakusketaren oinarriarekin itzuli nintzen. Primeran. Ikasleak konprometitzea eta historia aurkezteko erakusgela bat baino ez zitzaidan geratzen.
Bukatzeko Zarautzi eta Sanz Enea Kultur Etxeari eskerrak eman nahi dizkiet, elementuek hala eskatzen zuten momentu berean, ideia hau gauzatzeko aukera eman didatelako. Batzuetan horrelakoak gertatzen dira. Eta, zalantzarik gabe, erakusketak zentzu handiagoa du Sanz Enean eta, noski, Zarautzen.
Era berean, eskerrak eman nahi dizkiet azkenengo urteetan tailerretan lan egin duten guztiei; erakusketa honen partaide bait dira. Ikasleei eta honelako gauzak posible izatea gertatzen laguntzen duten guztiei, eurak ere Pintore horrek, pintadazu erakusketaren parte direlako.

 






















Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz