KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

JESÚS R. JAUREGUI

 

XVIII. ARGAZKI BILERA

JESÚS R. JAUREGUI
Argi eta itzalezko erriberak


MARTXOAK 31 - MAIATZAK 3

ORDUTEGIA
Egunero: 18:00 - 20:00

Inposatutako gaia, ihesi doan trinkotasuna: isiltasuna eta zalaparta, lasaitasuna eta aztoramena, etsipena eta irrika: horixe ikusten dute Jesús R. Jáureguiren begiek argiaren ertzetan: hori eta uraren azal irristakorrean pausatzen diren gerizak, denborak arrarifikatutako airean arnasestuka: horixe atzitzen du kameraren begi hotzak haren eskuetan.

Industriaren poetika latza nagusitzen da erregistro horretan: metastasi egiturazko eta minerala: lurraren gorputz errugabeak jasandako esku-hartzearen estetikan: metalen eta arimen oxidazioa.

Irudi lotsagabe horietan, isiltasun opakuak solidoaren porrota nabarmentzen du: betidanik betierekotzat jo izan den solidoarena: eta elementuen iraunkortasun garaiezina berresten du: iheskortasunaren taupada iraunkorra.

Argazkiaren itxurazko gelditasuna da paradoxa horren aberririk garbiena: oroimenaren eta mugimenduaren kondentsazioa: ekintzaren eta lozorro hotzaren arteko gurutzea: irudimenaren dantza eta zentzumenaren bizkar leunduaren istant hila.

Jesús R. Jáureguiren begirada eskulturaren eta pinturaren erreinuetan ondu da, Jorge Oteizaren eta Nestor Basterretxearen irakaspenarekin leundu eta Mexiko Hiriko biaduktuetan eta Zomplantli aztekaren irudian eskarmentatu, eta zuri-beltzeko argazkian: argiaren eta itzalaren arteko elkartze-, bereizte- eta trantsizio-mugimenduetan: aurkitu du kontrasteen eta paradoxen joko horretarako ingurune aproposa, mugen eta horien gurutzaduren esparru higikorretan oinarritzen dena.

Bazterraren, ertzaren eta mugaren poetika horrek: cointidentia oppositorum lerrakor horrek: argazkilariaren begia kameraren begiarekin uztartzen duen hari mehearekin gauzatzen du lehen jarduna: eta karbograman iristen da gailurrera: hain zuzen ere, mugako teknika horretan, eta bertan, grabatua eta fotograma tradizionala egokitu egiten dira azken belaunaldiko teknologia digitalaren eskutik.

Jáureguiren karbogramak barne-historia temati baten ehundurak dira, eta, agerpen lotsagabeenetatik abiaturik, gabezia edo epifania herabe batzuez ere mintzatzen dira: hor nonbait dago txoria, horko txokoren batean erne da lorea, itsasadarrak isilka-misilka itsasoa kopulatzen duen bitartean: nola ez ikusi hor, halere, Ibaizabalen sortzetiko ura, Nerbioiren garbitasun barrukoena?

Josu Landa
Mexiko, DF, 2007ko martxoaren 7a


    Erantsitako fitxategiak:
 
Kartela PDF [255Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz