SAHARAKO AHOTSAK
MERKATU PLAZA
MARTXOAK 12 -
‘Saharako ahotsak’ izeneko erakusketak, sahararrek jasaten dituzten giza eskubideen urraketa nagusiak biltzen ditu, bai okupatutako lurraldeetan bizi direnek eta baita errefuxiatuen kanpalekuetan daudenek ere.
Hegoa Institutuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, Carlos Martin Beristain eta Paco Etxeberriaren zuzendaritzapean, behartutako desagertzeez egin duten ikerketa zabalaren baitan kokatzen da lan hau.
Biharko aurkezpenean, Paco Etxeberria zuzendaria eta auzi medikua bera izango da azalpenak ematen, Gari Berasaluze Zarauzko Udaleko Herrien Elkartasunerako zinegotziarekin eta Euskal Fondoko Sahara Koordinazio Unitateko Itziar Iturrirekin batera.