KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ROBERTO BOTIJA

Bilbao, 1953


Debora etena


… Mandioetan, sukaldeetan edo leku ezkutuetan noizbehinka azaltzen diren objektu, kaxa eta tresnetan pentsatzen dut, zertarako diren inor azaltzeko gai ez den horietan. Denboraren lanak ulertzen ditugula uste izateko harrokeria: hark bere hildakoak lurperatu eta giltzak gorde egiten ditu. Ametsetan, poesian, jolasean soilik hurbiltzen gara batzuetan ustez orain garen hau baino lehenago izan ginen horretara.


Julio Cortazar


Argazkilaritzatik, batez ere, denbora jakin bat interesatzen zait: presente dagoen denbora, baina dagoeneko igarotzen ez dena. Azken finean, debora etena, still life. Eta existitzen diren gauzak ere interesatzen zaizkit, hor daudenak argazkilariak jarri egin dituelako, baina ez formaren nolakotasunagatik, baizik eta bere dentsitate sinbolikoagatik.


Roberto Botija Enciso (Bilbao, 1953) barne- disenatzailea da ofizioz. Bere lanbidea dela-eta, komunikabide espezializatuetan argitaratzen du. Besteak beste nabarmentzekoa da Suitzako Werx, Bahuen+Wohnen arkitekturako aldizkarian (12 zk.) azaldutako lan zabala (1996), Bilboko hiriari buruzko monografiko batean. Horrez gain “Alusión a una sombra” (2000) liburua argitaratu zuen, Ongarri taldearen ekimenez.


Bere lanak hainbat galeria eta museotan erakutsi ditu: Spectrum Sotos (Zaragoza), Ivasfot eta Lugaritz (Donostia), Ongarri (Elgoibar), Estudio 22 eta Casa de la Imagen (Logroño), Photomuseum (Zarautz), Artium (taldeko erakusketa, Gasteizen), etab. Batez ere paisaian zentratzen da.




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz