KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

PHOTOMUSEUM: JAVIER DE REPARAZ

 

PHOTOMUSEUM

MARTXOAK 31 - MAIATZAK 3

ORDUTEGIA
10:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00 Asteartetik igandera

Nire haurtzaroko zuhaitzak zuriak dira

Oroitzapenak argazkiak bezalakoak dira. Nolabaiteko lotura dute errealitatearekin, baina eraldatu egiten ditugu geure nahi eta beharretara egokitzeko.

Argazkilaritza oroitzapenak bezalakoa da. Errealitatearen beharra dauka, baina eraldatu egiten dugu geure gura eta premiatara. Bestalde, Argazkilaritzak hain aukera handia ematen du manipulatzeko, zeren amestutako “errealitatearen erreproduzio objetibotik” urrundu egiten baita. Gainera, errealitate hau gero eta alegiazkoagoa da, beste inora jo gabe ordenagailutik Argazkilaritzaren eredu kulturala jarraituz irudiak sor baitaitezke.

Oroitzapenak argazkilaritzaren metafora gisa erabiltzen ditut argazkilaritza ez dela errealitatearen erreproduzio objetiboa erakusteko, baizik eta manipulatutako errealitatearen erreproduzioa. Beraz, nik ez diot nire haurtzaroko zuhaitzak zuriak zirenik, baizik eta nire haurtzaroko zuhaitzak, orain, zuriak direla, nik nahi ditudan bezala gogoratzen baititut. Sail honetan lanean hasi nintzenean, zuhaitzak zenbait koloretakoak ziren, baina azkenean, zuri bihurtu dira.

Zuhaitzak egiten hasi eta zuhaitzez osaturiko basoa sortu dut ordenagailuan. Baso honetan paseatu eta baita argazkiak egin daitezke . Guk gogoratzen ditugun zuhaitzen adar zuriak sortzeko, eskanerrean ipinitako alanbrezko eta harizko zuhaitzak erabili ditut. Testu sail bat ere erabili dut, bertako bokalak batuz zuhaitz testualak irudikatzeko. Plano eta mapetan bezalaxe, zuhaitzen adar korapilatuen artean nahaspilatua geratu naiz.

 




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz