KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

PAISAIA ETA ARKITEKTURA

 Paisaia eta Arkitektura
                                                                         
maiatzak 1 – 27

Argazkigintzaren aplikazioaren sorrera, paisaia eta monumentu arkitektonikoen lekukotasuna eman nahiarekin batera sortzen da.
Nicéphore Niépce, argazkigintzaren asmatzailearen lehen irudia paisaia bat da. Famatuak dira Daguerreren zenbait hartualdi, 1839ko
Pariseko Boulevard du Temple delakoaren antzera, daguerrotipoaren aurkezpen publikoaren urte berean.
Handik gutxira, "Mission Heliographique" aintzindaria sortzen da eta honen atzetik, "Sociedad Española de Excursiones" edota "Agrupació Excursionista Catalunya". Argazki originalekin ilustraturiko lehen liburuek bidaiariek Ekialde Hurbilean ateratako paisai eta monumentuen irudiak jasotzen dituzte. Erakusketa honetan herrialde ezberdinetako irudiak jasotzen dira, Frantzia, Italia, Espainia, Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Egipto, Turkia, Siria, Israel, Txina eta Japonia. Argazki jenero honen lekukotasuna ongi jasotzen duen erakusketa da honakoa.

 




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz