KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

MARIJOSE RECALDE

 

MARIJOSE RECALDE

Pintura

2016ko uztailak 21 - irailak 18

ORDUTEGIA
Egunero: 11:00-13:30 / 18:30-21:00


MARIJOSE RECALDEK BERE BEGIRADA ARRETATSUA ETA ESPEKTRO ZABALEKOA ERAKUTSI DIGU

María José Aranzasti

 Hormigoizko zutabeen gainean eraikitako nabe handi bat, barruan inongo oztoporik gabea, horixe da eskultorearen estudioa... Horma hori berreraiki egin zen, baina erabat itxi gabe, etxearen barruan habia egiten ohituta zeuden txoriek hortixe sartzen jarraitzea nahi baitzuen eskultoreak” Juan Sukilbide

Marijose Recalde (Iruña, 1964), diziplina-anitzeko artista, ibilbide artistikoaren goreneko mailan eta heldutasun bete-betean dago momentu honetan. Ia hiru hamarkadako ibilbidearen balantze txiki bat eginez gero, oso ondo ikusten da bere obra osoan gainezka dagoen adorea eta obra horren bitartez artistak nola erakusten digun bere begirada arretatsua eta espektro zabalekoa. Zeren eta argi eta garbi esan behar da: Marijosek kuriositate aseezina dauka, eta horrexek bultzatzen du ildo desberdinetatik barrena murgiltzera pinturan, eskulturan, grabatuan, collagean, azken batean, edozein eremu artistikotan, modu errazean eta emaitza onekin, ikusle trebeak Vida en construcción (Bizitza eraikitzen) izeneko erakusketa honetan egiazta dezakeen bezala.

Izan ere Marijosek lan asko egin du, asko sortu du, beraz. Bere objektuak, bere obra artistikoak oso ondo islatuta agertzen dira beren esentzia erakusten dutelako, esate baterako, erakusketa honetan ikus dezakegun El lenguaje de los objetos (Julia Juániz. El lenguaje de los objetos. 2013. Bideoa) izeneko filmean eta aurrerago adieraziko ditugun beste bideo batzuetan.

Bizitzen duguna gara gu, eta baita egiten duguna ere. Marijose Recaldek, denbora luze honetan zehar, iraun egiten duten eta iraun egingo duten obrak utzi ditu. Ezkutaturik zegoena azaleratu egin du bere artista dohainen bidez; horregatik, berak badaki bere objets trouvés horiei beste osagai batzuk eta atrezzoa nola eman, bigarren bizitza berri eta desberdina bizitzeko aukera izan dezaten (Ikusi María José Aranzasti www.m-arteyculturavisual.com/2013/02/04/maria-jose-recalde-la-pasion-del-reciclaje/).

Ondoren, zeregin artistikoa bera bilakatzen da autobiografia eta memoria. Hori ia artista gehienei gertatzen zaie, azken finean, euren obrak egunkari autobiografiko plastikoak baitira. Marijosek begiradarekin auskultatzen du, objektiboa ez den begirada artistikoarekin, eta ez du egiten zeharka. Bere begiradak narrazioak eta istorioak eraikitzen ditu aurreko erakusketan egin zuen bezalaxe (Otras historias. Arteko Galería. Donostia, 2016ko apirilaren 8tik maiatzaren 28ra. http://www.artekogaleria.com/artistas.php?show=42). Begirada horrek indarra hartzen du hemen dituen obra guztietan.

Askotan jakin nahi izan dut zertan pentsatzen ote zegoen Marijose Recalde sortzen ari zen momentuan, baina ia ziur nago sortze-prozesu horretan bere buruaren bila dabilen bilatzailea dela; eta maite duen hori egiten du, beste guztioi gertatzen zaigun bezalaxe gure ibilaldi luzeetan, gure barrura egiten dugun bidaian edo naturan gaudenean (Henry David Thoreau. “Cartas a un buscador de sí mismo”. Errata Naturae argitaletxea, 2012. 168 or.), maite dugun hori egiten dugu.

Artistarentzat artea ezagutzaren erreibindikazio bat da, eta baita ere hurbilketa bat, berea, bere begiradatik, bizitzea tokatu zaigun mundu horren interpretaziora.

Azpimarratzekoa da, baita ere, Juanekin batera egin duen lan didaktikoa ume eta gazteekin egin dituzten hainbat eta hainbat tailerretan naturan, haize zabalean eta baita birziklapenaren inguruan ere. Horma-irudien tailerrak, pintura eta eskulturenak, marrazki eta xilografienak, munduko jostailuenak, eta baita ere, artisten berrinterpretazioak, buztinezkoak, …. guztiek oinarri izan dituztelarik Askatasuna, Berdintasuna eta Senidetasuna bezalako printzipioak.


    Erantsitako fitxategiak:
 
Marijose Recalde. Katalogoa PDF [1541Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz