JESUS MONTOIA
Kapitalismo berantiarra eta beste krisi batzuk
Capitalismo tardío y otras crisis
2018ko uztailak 26 – irailak 2
26 de julio – 2 de septiembre
Ordutegia / horario:
18:30 - 20:00 egunero
Jesús Montoia Oribek, bere obraren bitartez, munduaren ikuspegi propioa azaltzen digu, industria ondorengo gizartearena. Mundu endekatua, narriatua, erortzear dagoena; kapitalismoak -interes ekonomikoaren helburu hutsarekin- balio etikoak suntsitu eta dena usteltzen duen mundua. Ez da gai berria beretzat, gaztaroko obretan ere ageri baitzen, eta, geroztik, asko hausnartu du horri dagokionez.
“Industria ondorengo gizartean –dio- gizarte osoa berregituratu duen trantsizioa gertatu da, industria-ekonomiatik hasi eta garapen teknikoan oinarritutako zerbitzu-ekonomiara iritsi arte… prozesu horren giza aldea erakutsi nahi dut nik, irabaziak lortzeko, gailu horrek bidean uzten duen zaborra, materiazkoa eta baita gizatiarra ere… sistemak baztertutakoak erakutsi nahi ditut nik.
Baina egileak berak nabigazio-egunkarian jasotzen duen moduan, “gainbehera ere ederra da”. Denok sentitzen dugu zirrara estetikoa ilunabarrean, egunarena nahiz gizartearena izan. Buruan errepikan dabilkigun ideia hori medio, kurritu ditzagun kuadruok alde batera eta bestera, abandonatutako industrialdeak izango balira bezala, eskale arloteekin eta zakur gosetiekin gurutzatzen, udazkeneko zeru gris gaitzesgarrietan, putzu-zulo koipetsuak zapaltzen.
Poligono ilun hori atzean utzi orduko, jarrai dezagun ibiltzen, aldarte hobearekin, erakusketan zehar, eguneroko mundutik at dagoen natura basatian murgil gaitezen, edozein preziotan bizirauten saiatuko den kapitalismo itsu horretatik askatzea lortzen ez duen arren.
Manuel Moyano
