KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

TORRE LUZEA: MAITE UNZURRUNZAGA

MAITE UNZURRUNZAGA

Abuztuak 9 - Irailak 16
Pintura
ORDUTEGIA
Egunero: 18:30 - 20:30

Erakusketa honetako zati handi batean, Maitek biziberritu egiten du bere jaioterriarekiko kontaktuak ematen dion emozioa. Halako paisaia intimoak marraztean, bihotzaren memoriak forma ematen dio edertasun paregabearekin adierazitako ikuspegi gaurkotuari.

Kontrapuntu bezala, duela gutxi bisitatu duen New York hiriko akuarela batzuk ere aurkezten dizkigu. Hiri horren aurrean dituen inpresioak hizkuntza erraz eta freskoarekin adierazten ditu, bertako eraikin, kale eta jendearen bat-bateko argazkiak balira bezala.

Bere koadroen sortze-prozesua errealitatetik abiatzen da, beti aurkitzen baitu bertan hunkitzen eta erakartzen duen zerbait. Bere lanean adierazpen askatasuna eta orekaren bilaketa nahasten dira, eta biak elkarren artean borrokan jartzen ditu, bukaeran irudi egoki bat aurkitu arte.

Ana Nieto


 

Artistak oinordetzan hartu dituen teknika eta lengoaiak bere sormenaren estimulu gisa jarduten dute. Sormen horren bidez, errealitatea adierazteko begirada berri bat, bide ezezagunak eskaintzen ditu.

Francisco José León Tello



    Erantsitako fitxategiak:
 
Maite Unzurrunzaga PDF [242Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz