KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

LLORENS HERRERA ALTES

Batea (Tarragona), 1948

1965etik Reusen bizi da (Tarragona) Ribas Prousek zuzendu eta koordinatzen zuen Reuseko Argazkilaritza Elkartearen kolektibo gaztean sartuta egon zen, eta prestakuntza eta ikerketa aurreratuko tailerretan parte hartu zuen. Beti gune dinamikoekin lotuta egon zen, gerora galerien munduaren sorrera kudeatuko zutenekin. Bere ekoizpen fotografikoak ibilbide luzea izan du. Hasteko, erreportaje gizatiarrak ditugu. Horietan kaleko gertaeren lekukotzaren oihartzuna jasotzen dugu, eta batez ere estatuko trantsizio demokratikoko unerik gorenak. Ondoren, irudi eta modeloetan oinarritutako sormenezko ikerketen esperientziak ditugu. Eta bukatzeko, Naturaren munduarekin harreman intimoa bilatzeko lan-lerro osoa sortzen du.

Lan erabakigarria egin du bere inguruko argazkilaritza berreskuratzen, eta parte hartu du erakunde fotografiko klasikoetan norabide berriak ezartzeaz arduratu diren kolektiboetan. Lorenzo Herrerak ehun saritik gora irabazi ditu estatu mailan garrantzi handia duten argazki lehiaketetan, eta bi aldiz irabazi du Argazkilaritzako Reus Hiriko Saria (Gaudi domina), bere herri inguruko irudiei buruzko estudioekin. Reuseko Udalak eratutako Bekaren Saria (1996) ere irabazi zuen, Naturari buruzko bere estudioak egiten jarraitzeko. Nazioartean taldeko erakusketa askotan parte hartu du, Frantzian, Italian, Txekoslovakian... Hainbat liburu eta argitalpenetan jasota dago bere lanaren zati handi bat.

Beste lan batzuk Reuseko Fototeka Museoan daude, bai eta Espainiako eta nazioarteko beste museo batzuetan ere.

Londresen Stage-etan parte hartu du, bere taldeko beste kide batzuekin batera.




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz