KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

JOHN KIMMICH-JAVIER

USA

MODA ADIERAZPENA: STOCKHOLM

Proiektu hau modari buruzkoa da. Botereari buruzkoa. Harry Callahan-ek 1950eko hamarkadan Chicagoko kaleetan egindako argazkietan eta Garry Winogrand-ek 1970eko hamarkadan New Yorkeko kaleetan egindakoetan oinarrituz, kaleko argazkilaritzaren eta moda-argazkilaritzaren ikusizko hizkuntza darabil lan honek, begiratu etnografiko bat emateko bere buruaren kontzientzia izanik eta bere irudia kontrolatuz arrakastatsu eta erakargarri ematea irrikatzen duen talde bati.

Nahiz eta alde fisikotik badirudien hurbil daudela, irudiak ez dira murgiltzen banakoen ariman. Ez da garrantzitsua. Aitzitik, antzerkietan errealena da hau: kaleko antzerkia. Garaian garaiko eguneroko bizitzako arropaz jantzitako antzezlan koreografiatu bat, non aktoreek eta pertsonaiek beren rolak jokatzen dituzten eta keinuen eta gorputz-mintzairaren bidez eremu publikoan solastatzen diren. Ikuslea modaren sinboloek (arropak, ileak, markek eta osagarriek) proiektatzen dutenera darama antzezlan honek.

Beren munduetan galduta, subjektuak hurbil daude, baina, hala ere, ez gaituzte ikusten. Betiereko finko bihurtzen da gure begirada. Egunero, gainezka dauden ingurune kaletarretan bizi direnei ezkutuko begiratuak ematen dizkiegunean sentitzen dugun gauza bera da. Une horretan, miretsi, ebaluatu, kritikatu edo eztabaidatu egin daiteke ikusten dena. Zera galde diezaioke nork bere buruari: Nor dira? Pribilegiatuak al dira, arrakastatsuak al dira, boteretsuak al dira? Politak al dira? Ba al dute akatsik, gainerakoek bezala? Nolanahi ere, nahiz eta ikusia izan gabe begiratu daitekeen orain, aztoragarria da begiratua.

John Kimmich-Javier (AEB) Iowako Unibetsitateko irakasle emeritua da, eta Suedia Erdialdeko Unibertsitateko irakasle da gaur egun, Sundsvall-en. Fotokazetaritza-ikasketen eta Nazioarteko Fotokazetaritza Masterreko programaren buru da han. Gainera, argazkilari-lanetan ere aritzen da, argazkiak egiten eta erakusten, AEBetan eta Europan. Suedian, TT/Bildhuset dira haren agenteak, eta, AEBetan (Chicagon), ArchiTech Gallery.




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz