KANTU IKUSKIZUNA
Irailak 5
ARTANTXURIKETAN
Maixux Zugarramurdi eta Ansa ahizpak
Modelo Aretoan
20:30
Euskaraz
60 min.
6€
Ganbara batean, artoa zuritzeko zereginean, elkartu eta hizketan zein kantuan igarotako arratsaldea irudikatuko dute.
Ansa Ahizpak abeslari ezagunak eta beraien ama dira ekitaldiaren protagonistak. Arantxa, Ainhoa eta Maiderrek eta Maixux Zugarramurdik urte asko daramate musika munduan, ofizio eta batez ere afizio bilakaturik. Eta hori ez da kasualitatea, noski. Etxean eta inguruan ezagututako musika zaletasunak ekarri ditu gaur direnera.
Ahozko-trasmisioa, mendeetan zehar, baserri giroan, sukalde txokoan eta baita lan-giroan eman da. Ikuskizun honetan, hori irudikatu nahi izan dute. Sukalde edo ganbara batean, artoa zuritzeko zereginean, familia elkartu eta hizketa goxoan igarotako arratsaldea. Ikuskizunaren izenari dagokionez, 'Artatxuriketan' izan behar zuena, 'Artantxuriketan' bihurtu zen hitz-joko bat medio. Izan ere, Ansa Ahizpen amaren txikitako bizilekua Goizuetako 'Artantxu' baserria da. Bertan ikasiak dira, ikuskizunean agertuko diren kontu eta kantu guztiak. Ordubete inguruko iraupena du ikuskizunak, eta edozein publikori zuzendua dago.