KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

IRAILAK 13. BASOTIK ITXASORA

IKUSENTZUNEKOA

 

Irailak 13

BASOTIK ITXASORA

Dokumentala

Zuz: Beñat Gereka

Modelo Aretoan

20:30

Sarrera libre edukiera bete arte

 

Errefuxiatuen gaia ardatz duen ikus-entzunezkoa Beñat Gereka getariarraren zuzendaritzapean garatu da. Gurseko kanpalekutik Mediterraneora darama ikuslea, errefuxiatuek iraganean bizi izan zuten eta orainaldian bizi duten egoera ezagutzera. 

“Gursetik Mediterraneora historia zirkularra bilakatu dugu. Basoa iragana eta itsasoa orainaldia, hortik dokumentalaren izenburua. Bigarren Errepublika erori ostean,  milaka errepublikarrek eta nazioarteko brigadistek muga zeharkatu behar izan zuten. Horien artean, Gursek (Camp de Gurs) errefuxiatu-talde handi bat hartu zuen. 80 urte geroago,  Mediterraneoa zeharkatzen dabiltza milaka persona, Siriatik eta Libiatik ihesi. Antzina gertatu bezala, iritzi publikoa zatikatuta dago,  eta xenofobia Europan barrena zabaldu da,  zoritxarrez”, zehaztu du Gerekak.

Proiekzioa historia kronologikoa baino haratago doa,  eta,  bidaia horretan,  artea eta kultura bilakatu ditu Gerekak bidaide. “Gurseko bizi egoera lazgarria izanagatik, kulturak eta arteak kontzentrazio-esparruan lekua hartu zuten. Barrakak kultura eta arte areto bilakatu ziren. Gursen gertatu bezala, arteak bere tartea hartzen du Mediterraneoa zeharkatzen duten errefuxiatuen artean”, gehitu du.

Proiektua Hotz Zarautzek garatu du, Txikota Komunikazioarekin eta Dantzazekin elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Zarauz Udalaren eta Getariako Udalaren laguntzarekin. Ikus-entzunezkoaren zati bat crowfunding bidez finantziatu da.




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz