KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

IONE SAIZAR

The Suburbs of a Secret”

Errealitatearen zimenduetatik abiatuta, “The Suburbs of a Secret” lanak jarraipen bat ematen dio egunerokotasun emozionalari buruzko nire argazkilaritzari. iPhonearen berehalakotasun fotografikoaren bitartez, giza harremanak eta sentimenduak aztertzen ditut, hiria eta gaua eszena modura erabilita, biak ala biak sentiberatasun berezi eta desberdinaren eta erabat garaikidearen motor bezala ikusten baititut. Errealitate askotan leun baina beti anonimo eta aldakorrak dokumentatuz, nire emotibotasunaren hainbat alderdi iradokitzen dira: autorretratu moduko bat da, nire irudi zatikatua, beste batzuen kontakizunen bidez emanda. Eta hori guztia ikuspegi piktoriko ireki eta estetika anitz batetik hartuta. Egoera bakoitzerako egokia den estetika horrek ateak irekitzen dizkio beti misterio eta konplizitateari. Betiereko ibiltariak, etengabe atzera egiten duten heroiak, begirada ezkutuak, isilpeko keinuak, ohikoan babestuta edo ezkutatuta dagoen ezohiko horren bilaketa nekaezina astintzen duten une txikiak.

Argazkilaritzan lizentziatu ondoren (2000, London Colle ge of Printing), Irudi eta Komunikazioaren Masterra egin zuen Londresen (2003, Goldsmiths College).

Gaur egun proiektu pertsonal eta artistikoak uztartzen ditu freelance modura egiten duen kazetari lanarekin, Londresen (El País, El Mundo, Vocento, Expansión, Sunday Times…).

Fotokazetaritzaren helburua da irudia bukatua izatea, informazioa ematea eta eszenan gertatzen denaren sintesi argi bat eskaintzea. Bere lanak, ordea, beti alde egiten du narratibotasun konbentzionaletik: nahiago ditu bukatu gabeko ekintzak, istorio irekiak, amaiera zehaztugabeak. Mespretxatu egiten ditu konbentzio editorialak, eta bete-betean sartzen da errealitatearen alderdi poetikoan.




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz