KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

HELGA MASSETANI

 HELGA MASSETANI

Pintura
Uztailak 5 - Abuztuak 5
ORDUTEGIA
Egunero: 18:30 - 20:30

INDIE ART

Indie hitza ingelesezko independent hitzetik dator -euskaraz independentea- eta hitz horrek bere barnean hartzen ditu, modu autonomoan hurbildu eta “zuk zeuk egin” lemapean egiten diren era guztietako mugimendu, panorama, azpikultura eta ezaugarri estilistiko eta kulturalak.

Pertsona bakar batek, hau da, nik neuk kudeatzen dut nire obra, baita merkaturatu, zabaldu, osatu, fotografiatu, editatu, argitaratu, finantzatu…ere. Eta horrek, noski, erabateko lotura dauka gaur egungo nire obrari jarri diodan izen, izenburu edo proiektuarekin: “Indie art”

“Indie Art” edozein testuingurutan garatzen da, lehen aipatu ditudan ezaugarriekin eta egileak erabakitzen dituen eduki artistiko, estetiko eta kontzeptualekin. Neronek egosi eta neronek jan!!!

Independentzia zaila da, autogestioa ezegonkorra, autonomiak konstantzia eta dedikazioa eskatzen ditu, baina askatasuna bermatuta dago.

Arte munduko inongo korronte hegemonikoetakoa ez izateak edo artearen merkatuan nahiz erakundeetan ere sartuta ez egoteak daukan alde positiboa ikusi beharko da.

INDIE ART bizitza ikusteko modu bat da.

 


    Erantsitako fitxategiak:
 
Helga Massetani PDF [354Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz