KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

GUZK: EGUZKIŅE

  GUZK

Erakusketa / Marrazkiak

2011ko abuztuak 25 - irailak 25

ORDUTEGIA
Egunero: 18:30-20:30

Guzk nire izenaren (Eguzkiñe) zati bat da. Zati horrekin bat egiten dut barneratze eta ikasketa prozesu batean pintatzen eta marrazkiak sortzen ari naizenean.

Zestoan jaio baina Venezuelan hazi nintzen. Han burutu nituen Publizitate ikasketak, batez ere marrazketa zaletasunak bultzatuta. Aro digital batean hasi nintzen lanean diseinu grafikoan, dena ordenagailu bidez egiten zen garaian. Zenbait publizitate agentziarekin lanean jardun eta gero, Euskal Herrira bueltatzea erabaki nuen. Nire izaera geldiezin eta inkonformistari esker, beti gustatzen zaidanaren bila nabilela uste dut, gainera, egiten dudanarekin ondo pasa beharra daukat. Horregatik, lan aldaketa batzuekin batera, alde batera utzita neukan zerbait berreskuratzeko beharra sentitu nuen duela bi urte. Nire marrazkiei buruz ari naiz, hainbat denboran nire ondoan egon diren zirriborro horiez. Orduan marrazki haiek berreskuratzea, marrak, aurpegiak eta umetako panpina haiek berriz egitea erabaki nuen, eta nire barnealdearekin berriro topo egin nuen.

Nire lanean, kolorearen, kontrastearen eta bat-bateko keinuaren marra inperfektuen bitartez sentsazioak harrapatzen saiatzen naiz.

Guzk


    Erantsitako fitxategiak:
 
Guzk PDF [221Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creaciķn de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright Š 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz