KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

GEORGES MÉLIÈS ETA 1900EKO ZINEMA

Erakusketa: Georges Méliès eta 1900eko zinema

Erakusketak bidaia bat proposatzen du denboran zehar, zinema herri-ikuskizun bihurtu zeneko urteetara, hain zuzen ere. Bisitaria 1900. urteko azoka batera eramatea du helburu, orduko barraka eta jai-girora. Inguru horretan hartu zuen zinemak ikuskizun itxura: dibertsio eta emozio bihurtu zen. Eta Georges Meliesi esker izan zen, neurri handi batean, jendeak zer nahi zuen ulertzen jakin baitzuen, jendeari amets eginarazten eta jendea distraitzen. Haren pelikulek markatu zuten lehenengo zinemagileek jarraitu zuten bidea. Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan.

Erakusketako lekuek eta baliabideek –argazkiek, kartelek, Meliesen pelikulek eta ikus-entzunezkoek- 1900. urtean mundua eta aisia nolakoak ziren erakutsiko digute, bai eta Georges Meliesen garrantzia ulertzeko gakoak ere.

Georges Méliès eta 1900eko zinema aurkezten du, hau da, formatu ibiltari berri eta berritzailea dakarren erakusketa, 200 metro koadroko gunean. Erakusketak XX. mendearen hasierako girora eramaten ditu bisitariak, zinema fenomeno herritar gisa nola sortu zen azaltzeko, eta horretan Mélièsek zer-nolako eginkizun funtsezkoa bete zuen erakusteko.

Erakusketan badira tresnen erreprodukzioak, maketak, garaiko objektuak eta argazki-kopiak, eta hainbat film ematen dira, arreta berezia Le voyage dans la Lune (1902) lanean pausatuta. La Cinémathèque Française erakundeak parte harturik osatu da erakusketa, Mélièsen objektu bildumarik garrantzitsuena baitu mundu osoan.

Georges Méliès (1861-1938) jaunak magia eta fikzioa sartu zituen zineman, zinema jaioberria zelarik eta ia dokumental hutsa zenean. Zinemagile frantsesak funtsezko ekarpena egin zion zazpigarren arteari. Marrazkilaria, magoa, antzerki zuzendaria, aktorea, dekoradorea eta teknikaria izan zen, eta era berean, 500etik gora filmen ekoizle, errealizadore eta banatzailea, 1896tik 1912ra. Jaun eta jabe izan zen genero fantastikoaren eta zinema-trukajearen munduan ia hogei urtean, jendeak ahaztu eta diruz porrot egin baino lehen; horrek eraginda, bere film guztien negatiboak hondatu zituen.

Unitate zabalgarria Zarauzko Itsasertzean egongo da ikusgai uztailaren 26tik abuztuaren 31ra.

Ordutegia:

Astelehenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 23:00etara
Sarrera doan

Bisita gidatuak:

  •  Asteguneko bisitak, ikastetxe, elkarte eta erakunde soziokulturalentzat.

        Parte hartzeko, ezinbestekoa da eguna eta ordua adostea 902 906 666 telefonora deituta

  •  Bisita komentatuak jende guztiarentzat, oro har: astelehenetik igandera, 12:00etan eta 19:00etan. Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea.

https://www.educaixa.com/-/edu-empieza-el-espectaculo

anterior  
  siguiente


 Galeria  Aurkezpena  Diapositiba


Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz