KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

FRESKAGARRIAK 2014

Freskagarriak 2014: Irakurgida berria: liburuak, pelikulak eta musika

Dagoeneko kalean da, familia osoari zuzendutako uda osorako titulu sorta: Freskagarriak 2014.

Proposamen hau Andoain, Astigarraga, Hernani, Usurbil eta Zarauzko udal liburutegietatik datorkigu.

Bertan haur, gazte eta helduentzako liburu, disko eta filmak iradokitzen dira. Azken hamabi hilabeteetan argitaratuak izan diren tituluen artean 100 izenburu aukeratu dira, 50 euskaraz eta 50 gaztelaniaz, denak zuen eskura aipatutako liburutegietan.

Uda honetan, adin ezberdinentzat eskaintza zabala aurkituko duzue Freskagarrietan, adin taldeen arabera antolatuta. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide direnek, maileguan eskatzeko edo erreserbatzeko aukera dute katalogobateratuan sartuz. Helbide honen QR kodea ere gehitu da, dokumentu konkretu bat erabilgarri dagoen kontsultatu eta erreserbak egin ahal izateko.

2014ko udan, familia osoarentzako FRESKAGARRIAK gida eskuragarri duzu liburutegian eta hainbat erakunde publikoetan. Bertsio digitalean ere eskura dezakezu kulturazarautzeko webgunean, liburutegiko irakurketa gidak sailean dago eskegita, deskargatu, irakurri eta inprimatu ahal izateko.

Bide batez, beste kontu garrantzitsu bat: Irailaren 8a bitarte udako ordutegia izango dugu. Gogoratu, ordutegitik kanpo maileguak itzultzeko buzoia ere erabilgarri duzuela. Gurekin harremanetan jartzeko berriz, ohiko bideak erabil ditzakezue. Uda on!

Udako ordutegia

Ordutegitik kanpo liburuak eta maileguak itzultzeko buzoia


    Erantsitako fitxategiak:
 
Freskagarriak 2014 PDF [750Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz