KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
disminuir fuente ampliar fuente

FRESKAGARRIAK 2013

 Freskagarriak 2013: Irakurgida berria: liburuak, pelikulak eta musika

Dagoeneko kalean da, familia osoari zuzendutako uda osorako titulu sorta: Freskagarriak 2013.

Proposamen hau Andoain, Astigarraga, Hernani, Usurbil eta Zarauzko udal liburutegietatik datorkigu.

Bertan haur, gazte eta helduentzako liburu, disko eta filmak iradokitzen dira. Azken hamabi hilabeteetan argitaratuak izan diren tituluen artean 100 izenburu aukeratu dira, 50 euskaraz eta 50 gaztelaniaz, denak zuen eskura aipatutako liburutegietan.

Uda honetan, adin ezberdinentzat eskaintza zabala aurkituko duzue Freskagarrietan, adin taldeen arabera antolatuta. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide direnek, maileguan eskatzeko edo erreserbatzeko aukera dute katalogobateratuan sartuz. Helbide honen QR kodea ere gehitu da, dokumentu konkretu bat erabilgarri dagoen kontsultatu eta erreserbak egin ahal izateko.

2013ko udan, familia osoarentzako FRESKAGARRIAK gida eskuragarri duzu liburutegian eta hainbat erakunde publikoetan. Bertsio digitalean ere eskura dezakezu kulturazarautzeko webgunean, liburutegiko irakurketa gidak sailean dago eskegita, deskargatu, irakurri eta inprimatu ahal izateko.

Bide batez, beste kontu garrantzitsu bat: Irailaren 7a bitarte udako ordutegia izango dugu. Gogoratu, ordutegitik kanpo maileguak itzultzeko buzoia ere erabilgarri duzuela. Gurekin harremanetan jartzeko berriz, ohiko bideak erabil ditzakezue. Uda on!

Udako ordutegia

Ordutegitik kanpo liburuak eta maileguak itzultzeko buzoia


    Archivos adjuntos:
 
Freskagarriak 2013 PDF [2279Kbs.]



Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Todos los derechos reservados.
Web site desarrollado por DMacroWeb mediante la herramienta DM Corporative