KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

FERNANDO BIDERBOST

  FERNANDO BIDERBOST
 
           Abenduak 18 - Otsailak 8

         ORDUTEGIA
      Egunero: 18:00 - 20:00 

Fernando Biderbosten (Bilbo, 1955) lanak eta ibilbidea ezin dira aurkezpen testu batean laburbildu; bere karreran zehar egin dituen miaketa bisualak lasai-lasai, luzaroan eta sakon aztertu behar dira, begirada zorrotzaz eta harridurarako prest egonda.

Pintura oinarri duela, Fernando Biderbosten lanak marrazketaz, eskulturaz eta muntaiaz elikatu dira, denotazioa konnotazioaren aurretik jarriz. Bere irudiek erretinaren printzipioa berrestearen aldeko apustua egiten dute; erretinaren printzipio hori modernitatean aitzindari izan zen, baina trasabangoardistatik eta espresionismo sortu-berrietatik aurrera, printzipio horrek apurtu egin du “hautemate desinteresatuaren muga”, eta esanahi-harreman konplexuak ireki ditu. Harreman konplexu horietan, kongurazio artistikoaren elementuei zentzua eta karga kontzeptuala eman zaie, interpretazio testual hutsetik harantzago.

Biderbost gure garaiko margolaria da, margolari hitzak esan nahi duen guztiarekin eta gaur egun norberaren kontura, giro etsai batean, aurrera egin beharra duen diziplina bat egiteak esan nahi duenarekin; etsai-giro horretan faktura, diziplina eta ozioa ohore eta diztintzioa izan beharrean, estigmak eta zamak dira, gaur egungo artearekiko aurreiritziz eta mesdantzaz beteriko begiradapean.

Bere proposamen artistikoarekin baiezta dezakegu pinturarekin akabatzeko erabakia akats historikoa dela. Akats hori, poliki-poliki, ondorioak ekartzen ari zaio anarkia postmodernoari; izan ere, “denak balio du” horretatik pixkanaka agerian geratzen ari dira funtsik gabeko burutazio haien premia zuten gertakarien hutsune eta miseriak, goi-mailako artearen handitasunari tokia eginez.

Fernandoren margolanetan, zentzumenen benetakotasuna berreskuratu dezakegu, ziur egon gaitezke eskema kulturaletan barneratua dagoen pentsamendu bisual baten parte dela pintura. Kasu honetan esanahia edukitzea ez da gertakari isolatua, baizik eta osotasun baten zati da, ikuspegi estetiko baten zati, eta Fernandoren ikuspegi estetiko horretan, zatien arteko erlazioa oso gutxitan ulertu ahal izango da arrazoi instrumentalaren edo pentsamendu linealeko dogmen bitartez.

Horrela Biderbostek egiten duen pinturak lotura bisualeko sistema konplexuak ezartzen ditu, eta horiek oso zailak dira “irakurtzen” planteamendu silogistikoekin, eta horixe da, hain zuzen, bere pinturaren ekarpen nagusietako bat: berak antolatzen dituen egitura edo sare horietan, ikuslea bera da zentzua aurkitu behar duena -pasadizo ikonograko batetik edo arakatze hutsetik harantzago-, eta aurre egin beharko diena zentzumenei eta pertzepzioen bizipenen somatizazioari, horien bitartez errealitateari buruzko kontzeptuak inplementatu ahal izateko.

Harridura, enpatia eta aurkikuntza dira artista honen lanabes espresibo eta kontzeptualak jaurtitzen dituen erantzunetako batzuk. Seduzitzeko horrenbeste estrategia bisual bidalita, esperientzia-zurrunbilo batera jaurtitzen gaitu, eskema arrazionalak erabili ezinik geratzen gara eta behartu egiten gaitu izaki sentikorrak bezala jokatzera eta ez izaki pentsalari bezala, behartu egiten gaitu ulertzera gure inguruarekin komunikatzeko hodiak ezegonkorrak eta konplexuak direla. Estrategia arrunt eta, aldi berean, erraldoi honen bidez, Fernando Biderbostek berretsi egiten du pinturak daukan ahalmena gizakiarengan harridura sortzeko, baina, batez ere, pentsamenduaren konplexutasuna elikatzeko

Julio Chávez Guerrero
Arte kritikaria eta margolari mexikarra
Arte Ederretan Doktorea, Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren eskutik (Espainia)
Arte Bisualetan Maisutza gradua du, Mexikoko Unibertsitateak emana.
Arkitektoa, Mexikoko Institutu Politekniko Nazionalaren eskutik.


 

 


    Erantsitako fitxategiak:
 
Fernando Biderbost PDF [836Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz