KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

EUSKAL PILOTA

 EUSKAL PILOTA

EUSKAL PILOTAREN HISTORIA ETA BILAKAERA, ETA MUNDUAN IZANDAKO ERAGINA AURKEZTEN DITUEN ERAKUSKETA
Jose Maria Urrutiak urte askoren joanean bildutako material ugariaz baliatuz

2010eko azaroak 18 – 2011ko otsailak 6
Egunero 18:00 – 20:00

Euskal pilotaren bilakaera eta historia, eta munduan izandako hedadura aurkeztu ditu Zarauzko Udaleko Kultura sailak antolatutako erakusketak, Jose Maria Urrutiak urte askoren joanean bildutako material ugariaz baliatuta. Honetan interesaturik daudenek azaroaren 18tik 2011ko otsailaren 6ra bitarte ikusi ahal izango dute Sanz Enea Kultur Etxeko Erakusketa aretoan 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Era askotako gauzakiak ikus daitezke erakusketan, baina guztiak batera behatuz gero, Euskal Pilotaren ikuspegi oso bat eskaintzen dute hasi bere hastapenetatik eta gaur arteko guztia bilduz. Herri-joko honek gure mugak gaindituz, munduko beste herrialdeetan eginiko lekuaren isla da, besteak beste, erakusketa honetako alderdirik aipagarrienetariko bat.

Ekimenak material ugari bildu du, esan nahi baita argazkiak, kartelak, katalogoak eta munduko hainbat eta hainbat tokitan argitara emandako liburuxkak, hots, Iparramerika, Hegoamerika, Ertamerika, Asia edo Australia. Halaber, Jose Maria Urrutiak erreminta-kopuru zabala bildu du, hala nola, palak, erraketak edo zesta-puntak.

Gauza hauek guztiak lau sailetan banatuko dira, eta horietariko bakoitza espezialitate bati eskaini zaio. Hala, sail bat esku pilotari eskainiko zaio, bestea zesta-puntari, eta hirugarrena emakumeek profesional mailan jolasten zuten erraketa modalitateari.

Zentzu honetan, Jose Maria Urrutiak pilota jokoaren eta Euskal Pilotaren arteko ezberdintasuna azpimarratzen du; izan ere, horietariko lehenengoa aspaldidanik jokatzen da munduko bazter askotan, tokian tokiko izenarekin, eta hala Sakkara zen Egiptoko kulturaren kasuan, Korizeo Greziakoan, eta Tripon, Pila eta Phaininda jokoa Erromakoan. Gerora beste modalitateak sartu dira, hots, cricket, golf, tenis edo ping pong jokoa.

Euskal Pilota aldiz, aurkarien artean bitarteko egiten duen esparru, frontoi, trinkete edo elizako horman jokatzen da, eta buruz buru edo binaka joka daiteke. Kasu honetan, Eskuz eskukoa, Pala, Xare, Erraketa, Erremontea, edota nazioartean ezagunena den Joko Garbi dira modalitateak, Xistera, Zesta -Punta edo Jai-Alai eran.

Argazkiak: Francisco Urquía

anterior  
  siguiente


 Galeria  Aurkezpena  Diapositiba


Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz