KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
disminuir fuente ampliar fuente

IÑAKI EIZMENDI "BASARRI" MENDEURRENA

 

Inazio Eizmendi Manterola, batez ere Basarri izenez ezaguna (Errezil, Gipuzkoa, 1913ko azaroaren 27a - Zarautz, Gipuzkoa, 1999ko azaroaren 4a), bertsolaria, kazetaria eta euskal idazlea izan zen. Granada izeneko baserrian jaio zen.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia birritan irabazi zuen, 1935 eta 1960an. Lehen saria eskuratu zuen Donostian egin zen Lehenengo Bertsolari Egunean, 1935. urtean.

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, 1950. urte inguruan, herriz herri hasi zen kantatzen Uztapiderekin batera, eta oso ospetsu bihurtu zuten artikuluak hasi zen idazten euskaraz Donostiako egunkarietan. 1962ra arte eutsi zion 1935ean irabazitako txapelari, Uztapidek irabazi baitzion urte hartan. Basarriren bertso moldeak beste tankera bat eman zion Gerra Zibilaren ondoren galbidean zegoen bertsolaritzari.


    Archivos adjuntos:
 
Gida PDF [1025Kbs.]



Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Todos los derechos reservados.
Web site desarrollado por DMacroWeb mediante la herramienta DM Corporative