KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

AZAROAK 3. ENAREN KONTUAK. 2PRINCESESBARBUDES

KONTZERTUA  FAMILIAN

Azaroak 3

ENAREN KONTUAK

2princesesbarbudes

Modelo Aretoan

16:30

Euskaraz

+ 6 urte

55 min

4€

 

Martxoaren hasieran enarak iritsiko dira gure etxera, eta bertan geldituko dira irailaren hondarrera arte. 2princesesbarbudes-ok haien bizimodua eta bidaiak dakarzkizuegu "Enaren kontuak" diskan. Geure uztako hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten amets.

Dokumetal ornitologiko moduko honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest.

 Musika familia osoarentzat. Jostailu tresnekin jotako musika leuna; printzesa bizardunaren ahotsa da ipuin-abestien gidari. Doinu itsasgarriak dauzkaten istorioak, letra jostagarriak eta ulertzen errazak, moralismorik gabeak eta ukitu ironikoekin.

Interpreteak: Helena Casas: Jostailuzko bateria, panderoa, pianotxoa, esku-soinu txikia eta ahotsa. Marc Marcé: Hiru kordako gitarra elektrikoa, jostailuzko ukelelea eta ahotsa. Marc Poch: Jostailuzko bateria, melodikoa, pianotxoa eta xilofonoa. Toni Vilaprinyó: Baxu txikia.

Sorkuntza, produkzioa eta moldaketa musikalak: 2princesesbarbudes

Euskarara egokitua: Uxue Alberdi




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz